• Ezagutza tazitoaz  

    2009-07-02 23:16

    Karrajua - didaktika

    Arkaitz

    Ez dakit Benitok ez ote duen oraindik asteazkeneko bazkaria ondo digeritu, edo bazkalondoa joan zitzaion kontrako eztarritik. Baina, bera protagonista izan zeneko kronikaren zain, nik zenbait gauza aurreratu nahi nituzke.

    Hasteko, esan behar dut Benitoren aurretik andaluz saleroso bat jartzea ez zitzaidala parte onekoa iruditu. Dena dela, Benito ondo irten zen plaza (plazatoros) hartatik. Glotodidaktika ikastaroa eta AEK-k irakasleen prestakuntzan jartzen duten ahalegina agerian geratu ziren. Esan daiteke, egungo Helduen Euskalduntze Alfabetatzean irla bat izaten jarraitzen duela, aspalditik gainera. Nik esan dezaket ni neu behintzat markatu egin ninduela. Han galdetu ziguten ea zerk markatu gaituen irakasle bidean. Nik gaur arte ez dut aitortu, baina hor doa: batez ere Begok katuarena egin zuenean guk barre egiteko eta serio mantendu ginenekoak (barkatu Bego)

    Egun, oraindik ere, unibertsitatean ez dago ikasketarik geureari begira. Filologian lizentziatuak dira hurbilen ibil daitezkeenak eta, denok dakigu hizkuntzaren didaktikatik zenbat edaten den fakultate hau duten unibertsitateetan.

    Teoria, nahi duenak eskura du: liburuak, internet, ikastaroren bat edo beste eskatuz gero (udako “etenaldian” bazaude, ordainduta). Baina 3. saioan mahaikideek eta entzuleek azpimarratu zutenez, astean 20/30 klase-ordu eta gero, aukera gutxi daude bolondres joateko (beti dago kolgauren bat baina...). Etxeko kontuei eta buruko osasunari ere begiratu behar zaiela ere esan zuten (jendeak apuntatu egin zuen).

    Ikerketaz ez zen askorik hitz egin, baina unibertsitaterik ez dagoenez, ikerketa aplikaturik ere ez. Beraz, irakasleen klaseetan ez omen da ikertzailerik sartzen; eta Donostian entzun genuenez, ezta beste irakaslerik ere. Irakasleok egin ohi ditugun ebaluaketa krudelen beldur gara akaso? Niri gogoa geratu zitzaidan galdetzeko ea zelan ikusten zuten bi irakaslek edo gehiagok kudeatutako taldeen kasua (ea norbaitek esperientziarik zuen).

    Gauzak horrela, "ezagutza tazitoa" gainezka daukagu. Iragarkiak esaten zuen: "Tazitoa a tazitoa...": metatu egin dugu.

    Metahizkuntzaz eta materialak sortzearen garrantziaz ere aritu ziren, baina Benitori ere zerbait utzi beharko diot kronikarako.

    Ea txosnaren baten komentatzerik dugun!

  • Uso eta erabilera  

    2009-06-30 22:08

    Benito - didaktika

    Miramarreko bigarrena gaur. Ernesto Martin Perisek zabaldu digu eguna eta berriro ere gogoratzeko moduko aipamenak ekarri eta zer pentsatua eman dizkigu.

    "Concepciones acerca de lo que supone ser capaz de usar una lengua" izan du izenburu saioak. Hasiera batean ikastaroko gai orokorretik —hizkuntz-irakaslearen hasierako prestakuntza— apur bat aldentzen zela pentsatu dut, eta akaso horrela izan da, baina berriro ere hizkuntzaren ikuspegiaz hausnartzera etortzea eta gogoratzea eta hura erakustea ez dut uste ezein hizkuntza irakaslerentzat batere kalterako izango denik  (berria nahiz aritua). Hainbat urte bueltaka eta hamaika biderrez aldarrikatu arren oraindik klaro-klaro ez dabilen kontua dela esango nuke.

    Martín Perisek hamaika buelta eman dizkio kontuari, egia esanda, eta argi botatzen ditu ideiak eta laginak. Apuntatzeko modukoak izaten dira ekartzen dituenak, bereak edo beste inorenak:

    • Gaitasun testuala hizkuntzen arteko zubia dugu, hizkuntza desberdinetako hiztunen artetik gutxien aldatzen den konpetentzia.
    • Hizkuntza erabiltzen hastea ez da hizkuntza ahoskatzen hastea. Komunikazioaren adierazlea ez da hots-kopurua, komunikazioaren bidez transmitizen denaren kopurua baino.
    • Elkarrizketa ez da interrogatorioa.
    • Gramatika emaitza da, komunikazioaren ondorioa, ez komunikazioaren ezinbesteko baldintza.

    Bere horretan seguruenik gogorrak edo kriptikoak egingo zaizkizue hitzok, polemikoak ere bai. Baina argi dauka zer den hizkuntza erabiltzea, eta argi utzi digula uste dut.

    Hitzaldiaren izenburuaren azkenengo pasartea gaztelaniatik euskara ekarrita mezu honi etiketa bat gehitu behar niola konturatu naiz gainera: "...el uso de la lengua" > "... hizkuntzaren erabilera". Soziolinguistika etiketa gehitu dut hain zuzen ere. Perisi parafraseatuz ideia bat zirriborratu dut bat-batean: "hizkuntzaren erabileraren adierazlea ez da botatzen diren hotsen edo letren kantitatea, hizkuntza horrek komunikazioaren bidez transmititzen duenaren kantitatea eta kalitatea baino".

    Goizaren gainerako orduak ECMLko Frank Heyworth-ekin eman ditugu. Hizlari atsegina eta umoretsua, ingelesen estilora. Pinganilloaren menpekotasunak horrelakoak ondo gozatzeko aukera kentzen digu askotan, lastima.

    Europako Markoaren ingurumaritik abiatzen da bere lana (bide batez, Europako Markoaren filma ikusi duzue zuek? Bideo-clubean ez dut topatu). Markoaren ereduaren antzera hizkuntza-irakaslearen gaitasunen mapa desberdinak aurkeztu dizkigu, berak esan duen bezala, hizkuntza-irakasleak zer egiten jakin behar duen. EPOSTL, EPSTL eta EAQUALSen profila. Funtsean hizkuntza irakaslearen profila lan-munduan gero eta ohikoagoak diren konpetentzien zerrendetara ekartzeko saio desberdinak. Berak esan duen modura, hasiera batean apur bat deprimentea izan daiteke zenbat gauza egiten jakin behar den, baina tira perfekzioa ere ez dugu beti lortuko.

    Ideia ezagun gehiago, hiru profil motarena adibidez: konpetentea, trebea eta maisua izendatu daitezkeenak, hau da, egiteko gai dena, ondo egiten duena, eta egin ez ezik eredu edo maisua ere izan daitekeena (azalpen kaseroan).  Kalitatearen kontzeptua ere bai, pertsonen asebetetzea eta emaitzen lorpenetan kokatua, EFQM ereduetan bezala adibidez. Azken batean mundu profesionaleko ikuspegi eta ideiak geure profesiora ekarrita.

    Konpetentzia maila horretara ailagatzeko giltza batzuk aurkeztu dizkigu:

    1. Lidergoaren garrantzia
    2. Datuen bilketa eta behaketa
    3. Hausnarketa eta bideratzaile (facilitadorea) paperaren beharra.

    Esan bezala, lan mundutik datozen ideiak eta ikuspegiak, handik ezagunak egin zaizkigunak, baina logikoa da, ezta? gurea ere lanbidea da azken batean.

    Behaketa eta fazilitazioa (zelan itzultzen da hau?) jorratu ditu azken zatian. Interesgarria, baina dudatxoa geratu zait hasierako prestakuntzarako tresna egokienak ote diren, akaso etengabeko prestakuntzarako bai, baina hasberrien kasuan haien erabilpena askotan mugatuegia ote daitekeen pentsatzen geratu naiz.

    Tira ba, bihar gehiago, eta geureaz.

  • beroa dela eta  

    2009-06-30 14:19

    Kaixo!Atzo AitorrekSmiles o emoticonos  emoticono744906thst1oporrakSmiles o emoticonos  emoticono4371480001ondo pasa nitzan opa zidan.Ez dudarik izan primera pasatuko ditut.Orain oporrakemoticon 3d sol direla eta,euskaltegikoakcolegio,zalantza bat(edo bi)daukat esta hau da:zeri buruz hitz egingo dizuet orain. Eguraldiari  emoticono566122lluviburuz hitz egitea erabaki  ideadut eta eguraldi oso txarra ari izaten du,baiatzo eta gaur ere beroSmiles o emoticonos  emoticono315196solhandia egin du.Ni izerditan blaiSmiles o emoticonos  emoticono94096314nengoen,gaur ere baina ez hainbeste. 
    Moztukodut,beraz,hurrengo egunera arte.Agur

     

  • asterketak,azken eguna eta oporrak  

    2009-06-30 14:19

    Kaixo !Azkenean ostirala daSmiles o emoticonos  emoticono315198toy a!BaiGirl Sigh,eta atzo izan zen azken eguna esuskaltegiancolegio,beraz oporretand11.gif nago!Arratsaak libre edukiko ditut,nahi dutena egitekoRC Plane,Imagen,, emoticono563402sofa etb...etb...

    Atzo ezSmiles o emoticonos  emoticono250135emotizegoen inor euskaltegian irakasleaIcono diablilloeta niizan ezik,

    antza beste ikasleek   azteazkenean oporrak haru zituzten,zergatikIcono interrogacionIcono interrogacion?Ez dut ulertzen!Gaur eta bihar nire ikaskideek  ahozko azterketak dauzkate,ea denek gainditzen duten emoticono1305307smil emoticono1305307smil!

    Momentuz uzten zaituztet biokDescargar,hurrengora arte.Agur

     

  • azterketa-simulazioa  

    2009-06-30 14:19

    Kaixo emoticono94096653!Espero dut hirurok emoticono223334carriabentura honetan jarraitzea.Guk atzo beste azterketa-simulzioa eduki genuen.IrakalearenIcono diablillo arabera ez nuen oso txarto Smiles o emoticonos  emoticono298793escriegin,akatsaren bat egin nuen arren,baina hori ez  emoticono894904nono1zirela oso garrantsiak esanzidan.Bi egun baino ez zaigu geratzen,atzerako kontaketa emoticono11864103dedhasi da.Egia esandaaurten oso nekatuta op opnago eta atsedenaldiaSmiles o emoticonos  emoticono53526606010 behar dut berehala.

    Azkenean afariShy_Date.gif (41884 bytes)-askariIcono comiendo ezgenuen egin,ze pena!

    Denboraagortu zaidanez agurtzen naiz.Agurbyebanoa.

     

  • azterketak  

    2009-06-30 14:19

      Kaixo!Atzo euskaltegian azterketa-simulazioa egin genuen.Nik,
    badaezpada,Sergiorekin egitea erabaki nuen,besteak baino gehiago ezagutu emoticono1269688114nuen eta. Ni ,beti bezala,oso  urduri miedorp6 jarri nintzen,azterketa lehengo
    partean,batez ere,gero lasaitunintzen eta oso ondo bukatu nuen azterketa,lasaitunari dagokio,
    diot.Dena den,azterketakidea friendsaukeratzeak ezdit ezertarako balio,hurrengo asteartean beste simulazio bat egingo dugu eta irakasleakIcono diablillobikoteak aldatu beharko ditugula esan emoticono575animaa4baitzuen atzo.Ze amorru  emoticono802562cabre!
    Azkenean  ezdakit astelehenean askariIcono comiendo-afariaShy_Date.gif (41884 bytes) egingo dugunentz,antza,klasekoasistentziaren arabera izango da.Kontatuko dizuet hurrengo astean eta hurrengo astean ere oporrakd11.gif  hasiko dira,primeran!Eta berri on honekin agutzen zaituztet,agurSmiles o emoticonos  emoticono7106111Smiles o emoticonos  emoticono7106111banoa.!Eta berri on honekin agutzen zaituztet,agurSmiles o emoticonos  emoticono7106111Smiles o emoticonos  emoticono7106111banoa.

     

     

     

     

  • oporrak usaintzen dira  

    2009-06-30 14:19

      Kaixo!Hemen  nago!Zelan zaudeteSmiles o emoticonos  emoticono71935466400(Beni)Smiles o emoticonos  emoticono744906thst1(Aitor)?Niloguraz,beti bezala,hain goiz altxateak emoticono8078843dbaclur jota uzten nau,asteburu luzeagoak behar ditut!Lo eginSmiles o emoticonos  emoticono563393g050ahal izateko,behintzat hamaika orduegunero,ezda hain beste,ezta?

    Kurtsoa amaitzear dago,gutxi geratzen zaigu aurten amaitutzat emateko,

    euskaltegiaricolegio dagokiona,baino ez.Gaukoek askarif84.gif-poteo emoticono78427800000antolatu nahi dute,baina egia esandaezditut oso konbentzituta ikustenSmiles o emoticonos  emoticono12686363,batek daki.

    Joan emoticono1183762puntbehar dut,beraz,agurtuko zaituztet hejka hejka hejka hejka hejka

  • Praktikatik teoriara  

    2009-06-29 21:06

    Benito - didaktika

    Gaur konektatu bako eguna eta hausnarrean ipini naute entzundako batzuek:

    • Prestakuntza ez da entrenamendua
    • Gaitasuna garatzen bada, jardunagatik ez da hainbeste arduratu behar.
    • Hizkuntza irakastea etengabeko elkarrizketa da
    • Norberak eraiki behar du bere "teoria"
    • Uler diezazutela nahi baduzu, uler iezaiezu.
    • H1ean hitz egin daiteke H2an komunikatzeko
    • Bat-batean erreakzionatzen jakitea da kontua
    • Zailena egiten ari zarenaz hausnartzea da.
    • Ikastaroak ezin dira oinarri teorikotik hasi.
    • Esperientzien elkartrukatze soilak ez du aurrera egiten laguntzen.
    • Elkarreragina ezin da transmisioan oinarrituta predikatu.

    Eta idatzi ahala zer egiten ari naizen pentsatzen. Bide batez, zuen irakasleak zergatik izan dira onak?

    Bihar gehiago, bitartean  hemen, hemen, hemen edo hemen.

    Argazkia: Miramar. Egilea izeus. Lizentzia.

  • AEK’baret gaualdia 2009 : Ikasleak taulagainean  

    2009-06-26 22:58

    Gau Eskola - AEK

    Pantaila osoan
  • Udako itsasmira  

    2009-06-24 00:26

    Benito - euskalduntzea

    EHUren udako ikastaroetan murgilduta ikusi dut jendea egunotan. Asko dira eta interesgarriak diruditen gauza asko seguruenik. Egia da era berean San Juan suarekin erre ohi ditugula azkenengo munizioak, honez gero norbera ere erre ez bada, eta uztail eta abuztu osoak ditugu aurretik geratu zaizkigun azken kartutxoen txinpartak ahazteko arsenala irailean berriro bete orduko

    Baina tira, gure mundutxo honetan hain aukera gutxi gureaz jarduteko, badakizue didaktika kontu esoteriko horiek, eta datorren astean Miramarreko itsas-ikuspegiari begira jarri eta ikastaro kategoriarekin El profesor de segundas lenguas / II: la formación inicial y el desarrollo de la competencia docente (pdf) izeneko bat dugu.

    Egitarauaren pdf-a deskargatu eta kuxkuxeatzeko umorea izan baduzue, ikusiko zenuten nire izena dagoela irakasleen artean. IKAko Xabier Bastida eta biok handik eta hemendik etorritako adituen azalpenen ondoren, gure erakundeetan euskara irakasleak abian jartzeko zer egiten dugun kontatuko dugu. Ez dakit horri "lezioa" kategoria eman dakiokeen, nik neuk behintzat ez dut hartu inori instrukzioak emateko asmorik. bakar-bakarrik helduei euskara irakasleak ziurtatzeko zer egiten dugun, zertzuk arazo aurkitzen ditugun eta nondik nora gabiltzan kontatu.

    Irakasleak aurkitzea eta hasierako prestakuntza ziurtatzea izaten da gure sektorean gehien aipatzen diren kezketako bat. Seguruenik IKA edo AEK bezalako erakundeetan handiagoa. Baten batek bota zuen lehengoan euskaltegietan inoiz irakasle ibili den jende kopurua ikargarria dela, joan eta etorri izugarria daukagu gurean azken batean. Eta arazoak gutxi ez, ezta?

    Beraz, bolbora apur bat geratzen bazaizue, eta tiroa Donostiaraino ailegatzeko moduan bazaudete, aukera ona daukazue honetaz munduan zer dabilen entzuteko gehien bat, baita gu zertan ari garen ere, eta azken eguneko mahai-inguruan zuen kezkak, galderak eta ekarpenak gurekin batera plazaratzeko.

    Berriz, bolbora amaitu bazaizue , eta hala ere irakasle berrien prestakuntzaz zerbait esateko edo komentatzeko baduzue, hemen daukazue aukera plazaratzeko, beti bezala. Eta Miramarren egongo garenok estimatuko dizuegu gainera ikuspegi eta ideien ekarpena.

    Datorren astera arte beraz, eta besteoi (gehienoi, ezta?) ondo pasa uda, merezi duzue eta.

    PD: saiatuko naiz gure "lezioaren" materialak ekartzen, apur bat txukuntzen ditudanean. Eta Miramarren wifia ondo badabil, erretransmisio modukoren bat egiten.

  • Mendi ibilaldiak  

    2009-06-18 18:43

    Gau Eskola - Hitzorduak

    Pantaila osoan - albumak
  • Udan ere euskara… bero-bero !  

    2009-06-18 18:41

    Gau Eskola - AEK

  • Layers.com: web orriak osatu eta eraldatu  

    2009-06-14 01:18

    Karrajua - internet

    Egunero sortzen dira hainbat web aplikazio, Interneten mila gauza desberdin egin eta konpartitzeko. Wwwhat's New bloga sarritan aipatu dugu hemen edo Atoan-en, izan ere horrelako aplikazioen berri izateko iturri onenetako bat da, Diego Polo egileak han eta hemen bildu eta ederto komentatuta ekartzen dizkigu egunero.

    Gaurko labekadan hain zuzen ere sinplea dirudien aplikazioa erakutsi digu: Layers.com. Sinplea ideia, funtsean webgune batean oharrak, argazkiak eta bideoak erantsi eta web orri horren zeure bertsio osatua egin eta publikatu ahal duzu. Web semantikoaz eta web bertikalaz mintzo dira Layers.com-eko egileak. Hala izango da, baina, lehenengo kolpe batean, aukera sorta handia zabaldu dutela begitandu zait.

    Zer egiten da Layer.com horretan bada?

    • Horrelako aplikazioetan ohikoa dena: joan, erregistratu, eta kontu bat zabaldu.
    • Bookmarklet-en bidez funtzionatzen du. Beraz, ematen dizuten esteka zure nabilgatzailearen barran kokatu behar duzu. Badakizue zertaz ari naizen? Galdetu bestela.
    • Nahi duzun orrira nabigatu, behin han zaudela, orri horren gainean layer ("layer" euskaraz "geruza" itzul dezakegu) bat egin nahi baduzu, klikatu nabigatziaileran botoian eta segidan (beno, apur bat itxaron behar da), menu bat zabalduko zaizu.
    • Aukeratu testuaren pasarteak eta gehitu oharrak. Oharretan bideoak eta argazkiak ere txertatu ditzakezu.
    • Kokatu ondo oharrak, gorde zure "geruza" eta publikatu.

    Askok nahiago izango duzue ikustea azaltzea baino. Proba bat egin dut Argia.com-en Pello Zubiriak publikatu duen artikulu honekin, Transito Amaguaña indigena ekuatoriarrarren heriotzaren harira idatzia. Saiatu naiz artikulua irakurtzeko laguntza eta gida ematea balizko ikasle bati. Proba baino ez da, beraz ez zaitezte hasi aizkora didaktikoak zorrozten. Hemen daukazue: http://layers.com/bontxi/305.

    Hobetzeko batzuk dauzka layer.com horrek duda barik: oharrak bilduta edo zabalik erakusteko aukera, testuaren erreferentzia argiago erakustea, disenua eta kolorea, oharretan iruzkinak gehitzeko aukerak... Baina ez diezaiegun meritua kendu hasi berriei, ez dute merezi eta. Sinpletasunetik imaginatu eta espero ezin daitezkeen ideien esparru ikaragarria zabal dezakeen beste aplikazio bat da eta. Adibidez:

    • Hiztegi lagungarria eskaintzeko erabili (Aizu! edo HABE aldizkariek egiten duten bezala, baina alboan edo azpian jarri beharrean testuaren gainean bertan).
    • Pasarte edo testu zatiei buruzko iruzkinak, galderak edo zer eginak plazaratu
    • Loturak gehitu informazio osagarrira, baliabideetara, ariketetara...
    • Testu idatzien edo weborri osoen zuzenketa edo ebaluazio oharrak txertatu.
    • Itzulpenak, parafrasiak, zer eginak txertatu.
    • Zirriborroak komentatu eta eztabaidatu.
    • Kolaboratiboa da, hau da, askoren artean editatu daiteke layer bat (hala iruditu zait behintzat), beraz, web orri baten gainean zer egin desberdinak banatu daitezke pertsona desberdinen artean.
    • Atazak, zer eginak edo ariketak aurkeztu eta eskatzeko.
    • Webgune batean zer dagoen azaltzeko, tutorial modura edo.
    • ... eta okurritzen zaizuen beste guztia.

    Aukera didaktiko-pedagogiko eta sozial handiak zabaltzen dituen beste aplikazio bat beraz, orain kontua, beti bezala, aplikazio horiek aurkitzea eta erabiltzea da. Tresnak berez tresna baino ez baitira azken batean.

  • HABEren zuzendari nagusiari  

    2009-06-10 16:16

    Karrajua - HABE

    Plisti-plasta

    Hiru kontutxo/ipuintxo besterik ez dizkiot aipatuko gaur-gaurkoz, Hona:

    1.    Prokusto (Joxerra Garziaren hitzetan)

    Grezia zaharreko mitologia aberatsean bazen pertsonaia bat, behin baino gehiagotan aipatu izan dudana, liluratuta bainauka: Prokusto. Nor zen Prokusto hori? Bada, bide-bazterrean egon ohi zen erraldoi bat. Ohantze edo ohe moduko bat zeukan Prokusto hark, bere neurri-neurrikoa. Bidean pasatzen ziren bidaiariak hartu, eta bere ohean etzan arazten zituen, banaka. Hala jakiten zuen ea bidaiari bakoitzak luzera egokia zuen edo ez. Bidaiariren bat txikiegia bazen, hartu beso-zangoetatik, eta bortxaz luzatzen zuen, harik eta luzera egokia hartzen zuen arte. Harik eta bere ohearen tamainakoa egin arte, alegia, nahiz bortxazko luzatze horretan bidaiaria hil. Oherako handiegia bazen bidaiaria, berriz, ohez kanpo geratzen zitzaizkion puskak moztu egiten zizkion Prokustok, bidaiariaren beraren hobe beharrez beti ere. Alegia, tamaina egokiko izan zedin bidaiaria: ez handi, ez txiki… handi-txikia ohearen arabera juzkaturik beti ere.

    2.    Rube Goldbergen makina

    Rube Goldbergen makina edo gailu guztiek badute ezaugarri nabarmen bat: eginkizun errazena egiteko ere oso zeharkako bideak erabiltzen dituztela, alegia. Fisika eta surrealismoaren arteko nahasketa dira (patafisika). Nik beste urte dituzuenok, agian gogoratuko dituzue TBOn agertzen ziren tankera honetako makinak. Indianako Purdue Unibertsitateak urtero antolatzen du Goldberg-makinen lehiaketa, irabazle izateko ahalik eta urrats eta prozesu luzeenak burutu behar ditu makinak emaitzara heldu baino lehen.

    3.    Föhn efektua

    Alpeetako haize entzutetsu baten izena hartu du efektu honek. Erliebe menditsuetan gertatu ohi da, aire bero eta hezeak gora egin behar izaten duenean mendiak eragiten dion traba gainditze aldera. Honek ur-lurruna hoztu egiten du eta kondentsatu, ur-tantak sortuz haizealdeko mendi-hegalean, hodeiak eta euri zaparradak izan ohi dira bertan. Haizebeko mendi-hegalean, ostera, oskarbi izaten da eta tenperaturak gora egiten du.

    Izan beza jakituria lagun zuzendari nagusiak, Prokustoren, Goldbergen eta Fönnen hatzaparretatik ihes egiteko.

    Argazkia: Máquina de Rube Goldberg en la base del Alinghi. Egilea: freshwater2006. Lizentzia.

  • Hitz egiteko eguna  

    2009-06-05 17:13

    Benito - hitz egitea

    Ohiko letaniak zabaldu ziren lehengo astean Ibilaldia dela eta ez dela: jendeak erdaraz hitz egiten duela, euskarazko mintzorik ez dela entzuten eta enparauak.

    Aspaldiko kontuak dira bai. Azken batean urteetan frogatu digute egun bateko ekitaldiak, handia, jendetsua eta hunkigarria izan arren, ez dituela hizkuntza-ohiturak derrepentean aldarazten. Alegia, ikastolen jaialdi horiek (eta beste batzuk) euskararen egunak izango dira, baina ez oro har euskaraz hitz egiteko egunak.

    Bihar berriz, bai, euskaraz hitz egiteko eguna izango dute askok.

    Ez da hain handia, ez zaio hedabideetan zalaparta gehiegirik emango (ezta hedabide euskaltzaleetan ere), euskaltzale askoren arretarik ere ez du lortuko seguru asko, ez inor kezkatuko urlia edo berendia handiren bat agertu ez delako, baina joango direnek euskaraz hitz egingo dute, seguru. Kostata batzuek beharbada, baina ez dute egun bategatik euren arteko hizkuntza aldatuko ere, asko elkarrizketa honetara ailegatu diren azkenak izan arren.

    Horixe. Bihar, ekainak 6, Mintzaeguna Gasteizen.

  • Guggenheimen  

    2009-06-04 22:21

    Karrajua - AOI

    Plisti-Plasta

    Erakusketa polit batean izan nintzen lehengo batean Guggenheimen. Bertan ziren Chomsky, Piaget , Vigotsky, Siemens, eta Downes margolari ospetsuen maisulan zenbait, hormatik zintzilik. Halakoetan egiten dudan legez, bost koadro aukeratu nituen, berorietan murgildu eta, gehiegi ulertu ez arren, margolan bakoitzari sentsazioak xurgatze aldera. Tentazioari ezin eutsi eta deskribatu egingo dizkizuet koadrootan agertzen ziren eszenak.

    1. eszena

    Informatikaria bere bulegoan lanean. Bezero bati egin zioten web-orriak akatsa du eta arazo hori konpontzen saiatzen ari da. Egia esan, berak berez ez daki akats hori konpontzen, ez dago honelako milaka kontu aurreikusezin buruan gordetzerik; gainera, gauzak egun batetik bestera aldatzen dira alor honetan. Arazo bat du baina badaki nora jo, non bilatu, non galdetu. Konponbidea sarean bertan aurkitu du.

    2. eszena

    Ikasle bat bere gelan lanean. Unibertsitaterako lan bat prestatu behar du. Lana osatzeko hamaika lekutan ibili da kuxkuxean. Ingelesezko, katalanezko, euskarazko eta gaztelerazko testuak bildu ditu. Ingelesarekin eta katalanarekin hala-moduz moldatzen da, baina sarean aurkitu dituen zenbait tresnaz baliatuz lortu du testu horiek neurri handi batean ulertzea. Prest dauka lana.

    3. eszena

    Ikaslea eta irakaslea sarean lanean. Euskara ikasi nahi duen ikaslearen PLEa osatu nahian dabiltza. Aste honetan sarean aurkitu dutena partekatzen eta aukeratzen ari dira. Pare bat jario interesgarri aukeratu dituzte. PLE edo PLNan badituzte dagoeneko hiztegiak, aldizkariak, abestiak, eduki jarioak eta harreman sare pare bat. Horretan jarraituko dute denboralditxo batean.

    4. eszena

    Hamabost ikasleko talde bat euskaltegian. Ataza bat egiten ari dira. Guztien artean pentsatutako ataza da. Blog bat egingo dute. Horretarako hainbat erabaki hartu dituzte: egitura, helburua, hartzailea, gaia… Bloga publiko egiteko asmoa dute eta beronen bidez komunitatearekin harremanetan hastekoa.

    5. eszena

    Alboko ikasgelako taldea. Ataza bat egiten ari dira. Irakasleak ikasleek ipuina kontatzen ikas dezaten nahi du. Ikasleen esku utzi du azken erabakia, dena den. Ados egon dira eta irakasleak zenbait ataza bideragarri proposatu ditu.

    Horrela utziko ditugu oraingoz eszenak, gehiago osatu gabe. Hurrengo batean kontatuko dizuet horietako bakoitzak zer eragin zidan. Tartean aukera duzue, nahi baduzue, koadro bakoitzean murgildu eta printza didaktikoak ateratzeko.

    Argazkia: Guggenheim Structure. Egilea: picturetunes. Lizentzia.

  • Koherentzia, kohesioa eta aberastasunaren balioa  

    2009-06-01 03:04

    Benito - EAE

    EAEko gobernu berriaren hizkuntz-politikarenak tentuz hartzekoak izango dira oraindik, goiz da edo. Beldurrerako motiborik ez ei dago, hala ere, esanak esan, mesfidantza da nagusi euskaltzaleon artean, kontrakorik frogatzen ez den bitartean edo. Ez gara justuak izango eta badaezpada, zer dugu honez gero?

    • López lehendakariaren inbestidura-diskurtsoan (pdf): "Gizarte batek bi hizkuntza izateak aberastasuna dakar". Aniztasunaren eta aberastasunaren diskurtsoa. Zuzena, polita, gaur-gaurkoa, XXI diskurso inpekablearen topiko estandarra nonbait.
    • Isabel Celaa, Hezkuntza sailburuak: "Hemos vivido bastantes años en el sistema educativo pensando sólo en términos 'euskera-castellano'. Es un empobrecimiento".
    • Rafael Bengoa, Osasun sailburuak: "La interconexión profesional en España y en Europa se debe enriquecer y no nos debemos encerrar en nosotros mismos debido al idioma".  Ondoren, Osakidetzan euskararen merituen murrizketa iragarri.

    Bi hizkuntzak ez ziren ba aberastasuna? Derrepentean ondarea zena pobrezia bihurtu da? Krisiak hain arin debaluatzen ditu baloreak? Ala burbuila batek puztuta eduki du balioren bat?

    Beste gauza bat izan daiteke. Egunotan hainbat irakasle aztertzaile lanean dabiltza tituludungaien diskurtso idatziak analizatzen. Ebaluazio-irizpideen artean apreziatuenak eta seguru aski gutxien ulertuak: koherentzia eta kohesioa. Aberastasunaren irizpidea kakaztu digute hemen eta nik ere ez dut ondo asmatzen beste horiekin. Aztertzaile horiek lagunduko digute akaso. Izan ere, diskurtso arazo-baten aurrean gaudela susmatzen dut, zerbaitetan koherentea izan ez baina kohesio arraro bat erakusten duena.

    Celáaren beste hitz hauetan bezala: "Una lengua impuesta nunca será amada y una lengua querida será más usada".

  • Udaberri galdua  

    2009-05-28 22:40

    Benito - bideoa

    Ez da lehenengo aldia Josi Sierraren lana hona ekarri duguna. Komunikazioan ikasle nekaezina (bienke!), poliblogaria eta bideogilea gure Josi. Aspaldian eman zigun proiektu honen berri, eta lehengo maiatzaren 19an aurkeztu zuen Galdakaon, bere herrian.

    Kamera eskuan, 36ko gerraren lekukoen bidez oroimen historikoa berreskuratzeko lana egin du egitasmo pertsonal honetan, ilusioz eta gogoz, ondo dakigu ezagutzen dugunok. Eta lanaren fruitua guztion eskura jarri du sarean gainera. Orduko bizipenak kontatzen dizkiguten pertsona arrunten ahozko testigantzak bideoan. Memoria historikoa berpizteko ez ezik, ahozko euskararen dokumentu ugari ere ekarri dizkigu, duda barik, euskararen ikas-irakaskuntzan interesgarri bezain baliagarri egin ditzakegunak.

    Dokumentu eta informazio gehiena Udaberri galdua blogean publikatzen du Josik. Horrez gain, blip.tv zerbitzuan Udaberri galdua kanala zabaldu du bideoak kalitate onean publikatzeko. Gogoratu blip.tv-k bideoak jaisteko aukera ere ematen duela. Horrez gain, blogean elkarrizketatuko pertsonen zerrenda eta erabilitako galdetegia ere jarri dizkigu eskura.

    Lan ona, eta gainera gustuz eta maitasunez eginda (ondo dakigu, jakin).  Aupa Josi eta ondo pasa igandean.

  • Korrika 16 argazkiak  

    2009-05-04 13:47

    Gau Eskola - Korrika 16

    By www.comboost.com - Orrialde betean ikusi - Albumak Laster beste batzu…
  • Korrika ttipiak : Baigorri, Ortzaize eta Donibane-Garazi  

    2009-04-03 23:24

    Gau Eskola - Korrika 16

    By www.comboost.com - Orrialde betean ikusi - Albumak
  • Korrika argazkiak eta bideoak  

    2009-03-31 20:47

    Gau Eskola - Korrika 16

    Korrikako argazkiak ikusgai Kanalduderen bideoak : Donibane-Garaziko Korrika ttipi Garazi eta Baigorriko Korrika
  • Gasteizerat joaiteko autobusa  

    2009-03-31 19:21

    Gau Eskola - Korrika 16

    Korrikaren heltze egunean, apirilaren 5ean, autobusa antolatua da barnekaldetik : Donapaleu (eliza) : 07:30 > Larzabale (autobus geltokia) : 08:00 > Donibane-Garazi (Jai Alaia) : 08:15 > Baigorri (Herriko etxea) : 09:00 … Iruñeako bidea Gasteizetik itzultzea : 21:00etan Tokiak atxikitzeko : 05 59 25 76 09 (epea : apirilaren 2a) Prezioa : 15 euro
  • Korrika gaueko hitzorduak  

    2009-03-28 20:02

    Gau Eskola - Korrika 16

    Korrikalarien goxatzeko hitzorduak : > Donaixtin, bide bazterrean : Salda beroa, kafea.. > Donibane-Garazin, Kalaka ostatuan : Kafea,… > Baigorrin, Bixentainian : Arraultze ta xingar, kafea, xokoletesnea, bixkotxak… > Ortzaizen, Ikastolan : Kafea, xokoletesnea, bixkotxak… > Ortzaizen, Gaharduko juntan : Kafea, bixkotxak… Esker beroak laguntzaileeri : Bota gaztetxea, Kalaka ostatua, Basaizea, Ortzaizeko ikastola…
  • Oztibarre, Garazi, Baigorri : lekuko eramaileak  

    2009-03-28 19:15

    Gau Eskola - Korrika 16

    16. korrikako lekuko eramaileak
  • Korrika kulturala : Erregea eta bufoia  

    2009-03-16 10:57

    Gau Eskola - Korrika 16

    Baigorri, Biletxea gelan - 18:30 Aurresalmenta : Baionako Elkar megadenda, Garaziko turismo bulegoa, Garaziko Gau Eskola Bertsoa eta antzerkia lotuko dituen lana da Erregea eta Bufoia. Nork apainduko ote du hitza hobeki? Hori da erregea eta bufoiaren arteko “borroka” edo hobe erranik, jolas honen bidez esperimentatu nahi dena. Erregea (Amets Arzallus) pertsonaia ezberdinez baliatuko da bufoiaren hitzeri aurre [...]
  • SAGARDOTEGIA 2008  

    2008-02-04 10:44

    jon - Informazioa

    2008ko otsailaren 8an SAGARDOTEGIA izango dugu.
  • INAUTERIAK 2008  

    2008-02-04 10:34

    Jon - Kulturgintza

    2008/01/04 Inauteriak aurten goiz-goiz ospatuko dira, udaberriko lehen ilargi betea martxoaren 21ean izango delako, ostiralarekin. Eguberriak ez dira oraindik amaitu, eta inauteri hotsak entzuten hasi dira jada aurten. 2008. urtea goiztiarra izango d......
  • SANTA AGEDA BEZPERA  

    2008-02-03 23:00

    jon - Informazioa

    Zorion etxe hontako denoi oles egitera gatoz Aterik ate ohitura zaharrak aurten berritzeko asmoz. Ez gara oso aberats diruz ezta ere oinetakoz baina eztarriz sano gabiltza (e)ta kanta nahi dugu gogoz.
  • panpina  

    2008-01-24 08:45

    itsaspepinoak

    Txikitan, Olentzerori panpin eder bat eskatu nion. Panpin horrek zurrunga egiten zuen eta barre ere bai. Orduan, hogeitabostean esnatu nintzenean zuhaitzaren azpian neukan panpina!. Beraz oso pozik hartu nuen, baina bestalde panpina ez zegoen ondo. Egia da ez zuela zurrunga egiten eta hori politena zen. Hortaz, hurrengo egunean dendara joan nintzen amarekin panpina aldatzeko. Hala ere, ez zegoen besterik, eta orduan bale itsusi bat eman ziguten. Egun horren ondoren, askotan joan ginen panpina bilatzera denda hartaran eta beste denda batzuetara ere, baina zoritzarrez ez zegoen. Azkenik, ez genuen inon aurkitu eta panpina gabe geratu nintzen, dendan ez ziguten ekarri. Oraindik gaur egunean, gogoratzen dudanean oso triste ipintzen naiz, "Epi ronquiditos" nahi dudalako.
  • mobila  

    2008-01-24 08:42

    itsaspepinoak

    Orain dela bi hilabete mobila apurtu zitzaidan. Orduan, interneten sartu nintzen beste mobil berri bat ikusteko. Bost urte neraman konpainian eta pentsatzen nuen 20000 punturekin mobil on bat lortu ahal nuela ordaindu gabe. Baina gustatzen zitzaidanak 200 euro balio zuen eta gainera punturik gabe geratzen nintzen. Hori dela eta, beste konpainia batera joan nintzen mobil berri bat lortzeko.

    Hurrengo egunean, beste konpainian esan zidaten nire puntuek ez zutela balio. Baina Vodafone portabidea eskatu nuen. Mobila,100 dei eta sms dohainik eman zidaten. Etxera bidali zidatenean gauza arraro batzuk egiten hasi zen. Orduan, erreklamazio bat egiteko dohainiko zenbaki  batera deitu behar nuen, baina beste deiak ordaindu behar nituen; eta gainera, jaramon egiteko denbora asko itxaron behar izan nuen.

    Hamar egun pasa eta gero, beste mobil bat bidali zidaten. Azkenean, hilabete batean ezin izan nuen mobila erabili eta faktura ez zen dohanik!  

  • Barakaldoko Udal Euskaltegia  

    2007-12-14 08:15

  • ISPILUA IV  

    2007-11-28 10:37

    itsaspepinoak - magia

    Behin batean bikote bat urruneko etxe handi batean bizi zen. Gizona marinela zen eta beti kanpoan egon behar zuen, horregatik emaztea beti bakarrik egoten zen egunero eta bakardade handia sentitzen zuen.

    Egun batean senarra hondoratutako itsasontzi batean aurkitutako ispilu batekin etorri zitzaion. Gainera magikoa zela esan zion, honela kanpoan zegoen bitartean berarekin hitz egin ahal izango zuela esan zion, baina gezurra zen.

    Emaztea oso pozik geratu zen, senarrarekin hitz ahal izango zuelako.

    Hurrengo egunean senarrak joan behar zuen eta emaztea berriro bakarrik geratu zen. Orduan, ispilutik senarrarekin hitz egiten hasi zen.  

    Baina hilabete batzuk pasatu eta gero, ispilua erori eta apurtu egin ziztaion.

    Emaztea zoratuta zegoen, senarraren aurpegia  ispilu zatietan ikustean senarra hil zuela pentsatzen baitzuen.

    Orduan, leihoa ireki zuen eta bere burua hil egin zuen.

    Azkenik, senarra etxera heldu zenean emaztea hilda aurkitu zuen eta betiko bakarrik gelditu zen

  • ISPILUA III  

    2007-11-28 10:22

    itsaspepinoak

    Bazen behin gipuzkoako baserri batean bere emaztearekin bizi zen gizon bat.

    Urte hartako gari uzta oso ona izan zen eta horregatik, saltzean, diru asko irabaziko zuen.

    Emaztea oso apetatsua zen eta beti gauza berriak eskatzen ari zen.

    Senarrak diru asko irabaziko zuenez opari garesti bat eskatu ahal izango ziola kontaratu egin zen, bapatean gorantza begiratu zuen eta ilargia apetatu zitzaion eta Pellori eskatu zion.

    Pello, bildurrik gabe, herrira joan zen bere emaztearen eskaera betetzera. Denda bateko ispilu batean ilargia ikusi zuen eta oso berezia iruditu zitzaionez emaztearentzat erosi zuen.

    Maritxuk ispilua ikusi zuenean andre bat ikusi zuen eta senarraren maitalea zela pentstu zuen. Negar egiten hasi zen eta amarengana joan zen guztia kontatzera.

    Maritxuk amari kontatu zionean amak barrezka hauxe esan zion:

    Baina alaba ez zara konturatu zeu zarela?

    Gixajoa

     

  • lo egitea 2  

    2007-07-25 07:22

    itsaspepinoak - primateak

    80. hamarkadan abesti batek zioen bezala "lo egin txalo pintxalo kume..."hortaz, ohartzen gara lo kontuak kontuan hartzen direla, abestiaren letretan azaltzen baitira.

    Gure bizitzaren ia 1/3 ematen dugu lotan ( batzuk gehiago beste batzuek gutxiago), beraz, gure naturak horrelako eskakizuna egiten badigu, prozesu garrantzitsu bat izan beharko du.

    Alde batetik, gorputzarako atseden momentua da. Gure gorputzeko zelulak berritzen dira, organo askoren deskantsua da, zentzuetarako etenaldia ( ez da horietako gehienen bidez informaziorik sartzen) eta bestetik burmuinerako sailkapen prozesurako probetxugarria da, egunean zehar eskuratutako informazioaren sailkapena.

    Antza denenz, lotan gauden bitartean garunak ez dio funtzionatzeari uzten, nahiz eta kanpotik ikusita hori eman. Inoiz norbait lotan zegoela esnatzea gertatu da, eta inspirazio edo asmakizun batek bultzatuta lanean hastea.

    Gure arnasa eta barre prozesuak txiagotzen dira atsedenaldia hartzean baita ere. Ondorioz, ondo bizitzeko eta funtzionatzeko behar bharrezkoa da lo egitea.

    Gizakiak gauez lo egiteko eginak gara. Gure gorputza eta zentzumenak egunez bizitzeko eginak dira, hauxe gure arbasoen ondarea da.

    Hala ere batzutan egi horri atzea ematen diogu eta ez dugu gauez lorik egiten, batzuetan beharrengatik ( gaueko lanak, umeak...) edo aisialdiagatik (festak, norbaitekin egon nahia, gaueko mendi ibilbideak...).

    Ordu asko lo egin barik iraun ondoren, derrigorrezkoa dugu lo egitea. Gauez ezin badugu egin, eguna aprobetxatu behar horretarako, baina ez da inor libratzen, egin gabe hil egingo ginatekeelako.

    Adinaren arabera lo gehiago edo gutxiago egiten dugu. Umeek ia egun guztia dihardute lotan. Gazte eta helduek zortzi ordurekin gutxi gora behera, nahikoa dute, eta adineko pertsonen loa pertsonaren arabera izaten da.

    Gai honi buruz ikerketa dexente egin dira eta oraindik jarraitzen dute egiten. Animalien artean denerik dago. Batzuek gauez bizi dira eta egunez lo egin. Askok erdizka egiten dute lo, eta gugandik hain hurbil dauden primateak edo hobeto esanda goi primatek (giboia, oragutana, gorila eta txinpanzea)nolabaiteko ohe bat prestatzen dute, batzuetan hostoz edo adarrez eginikoak, besteetan lo egiteko txoko bat antolatzen dute. Huek guk bezala gauez egiten dute lo, eta normala da pentsatzea gure asabek gauza bera egin izana.

    Animaliak ( behintzat ikertutako kasu batzuetan) ere amets egiten dutela esaten dute. Gure ametsetan bizitzeko gertakizunak berbizitzen ditugu edo burmuinak bere kabuz burura ekarritako irudiak edo gertaerak biziarazten dizkigu. Prestatu gaitezke lehenengo momentu baten gauza zehatz bat amets egiteko eta gero, normalena, hildo hori galdu egiten da, loa sakonagoa egiten denean. Gehienetan amestutakoa ahaztu egiten dugu.

    Amets gaiztoak ere eduki ditzakegu, gure egunerokotasunaren alde txarrak burura nahi barik ekarrita. Ipar amerikako indioek eskuz eginiko sare moduko gailu bat erabiltzen zuten amets gaiztoak harrapatzeko, euren ustetan. Hauek izateak ezegonkortasun handia sortzen digu, eta esperientzia txarretara edo beldurretara lotuta daude.

    Ametsen artean interpretazioak ugari dira. Antzinako herrietan sutsuki jarraitzen zuten ametsen interpretazio hauek. Egun, oraindik herri askotan gertatzen da hau eta saiatzen gara hauei zentzu edo esanahi bat ateratzen. Freudek bere interpretazioak egin zituen eta baita asko idatzi ere. Azken finean ez dakigu zehatz mehatz ametsen zergatia zein den.

    Beste alde batetik, eguraldia eta emozioek gugan eragina dute lo egiteko orduan. Eguraldi ona edo txarra izanda, pozik edo goibel egonda, lo gehiago edo gutxiago egiten dugu. Udan, eguraldi onez orokorrean lo egiteko gogo gutxiago daukagu eta pozik gaudenean nekea ez da horrenbeste nabaritzen.

    Horregatik txarto-ondo lo egitearen arrazoiak anitzak dira. Txarto lo egiten dutenen kasuetan ondo lo egiten dutenen ohiturei begirati behar diete. Garrantzitsua da leku lasai, goki ( ohe edo leku erosoa) eta ahal izanda ilun eta zaratarik gabekoa edukitzea.

    Bizitzan arazorik ez izatea edo gure ohetik kanpo uztea, lo egiteko ohitura bat edukitzea bai ordu finko batekin bai lekuaren aldetik, horrek lagunduko digu ez baldin badugu nahi txarto lo egin edo lo egiteko partxeak jarri pilulez bidez.

    Bukatzeko behar behrrezkoa da logura izatea behar dugun 1/3a behar bezala lo egiteko.

  • Lo egitea  

    2007-07-23 11:58

    itsaspepinoak

       Egun hartan bai lotsa pasatu nuela!  Lehenengo lerroan jesarrita nengoen eta begiak irekita jasan ezinik. Hitzaldia interesgarria izango zela esan zidatenez joan nintzen eta gaia, benetan, nire gustokoa zen baina eserleku erosoak, beroak eta, batez ere, hizlariak zeukan doinu gabeko ahotzak lo egitera bultzatzen ninduten.

      Horrelakoak, noizean behin, eta askotan une desegokietan, gerta dakizkiguke. Beste momentu batzuetan, ordea, kontrakoa gertatzen zaigu. Hala ere, bai pertsonarentzat bai animalientzat, bizirik irauteko, ezinbestekoa da lo egitea. Adituen ustez garunarentzat onuragarria da. Lo egiteak neuronak berrizten ditu, gorputza lasaitzen du eta ikasteko prozesuarekin lotura dauka, beraz, gure loaldia babesteko eta errazteko ahal ditugun neurri guztiak hartu behar ditugu. Neurri horien artean egunero ordutegi berdina mantentzea, temperatura egokia, zarata eza eta leku egokian egitea arruntenak dira.

    Batzuetan, ordea, neurri egoki horiek hartu arren ezinezkoa edota zaila izaten da lo egitea, bakoitzaren egoerak ere eragina daukalako. Adina ezaugarri horietako bat da. Umeek ordu asko ematen dute lo egiten, baina urteak pasatu ahala lo egitearen beharra gutxitzen da. Adinekoek oso ordu gutxi ematen dute jarraian lo egiten. Gero, egunean zehar loaldi txiki batzuk egiten dituzte, baina  lo egitearen kalitatea gutxitzen denez, lo egin ez dutelako sentsazioa dute.

    Kezkek eta eta arazoek ere loa ostopa dezakete.

    Ohera joan, horrelako zerbait burura etorri eta bueltaka eta bueltaka loak hartu ezinik ibiltzen gara sarritan gertatzen zait niri. Orduan urduri ez jartzeko ohetik altxatzen naiz, edari beroa hartzen dut eta libururen bat irakurtzen hasten naiz, neurri horiek niri ,normalean, laguntzen didate eta.

    Goian aipatu dudanez oso garrantzitsua da lo egitea, beraz, ez egiteak ondo txarrak dauzka, nekea, kontzentrazio falta eta umore txarra, alegia. Lo ezinak denbora luze irauten badu ondorioak askoz okerragoak izan litezke; izan ere hiltzeraino hel daiteke.

    Nik gero eta okerrago egiten dugula lo , gure bizimodua  arinegi aldatu dela eta askotan lortu nahi ditugun helburuak eskuraezinak direla uste dut. Pertsonen artean norgehiagoka gero eta handiagoa da eta arlo guztietan "gero eta gehiago" da gure leloa. Gainera, nahi duguna lortzearren, edozer egiten dugu, norberekeria handitu egin baita.

    Esaera zaharrak ez dela txiroa gutxi daukana, daukanarekin pozik ez dagoena baino dio, beraz, ondo lo egiteko esaera zaharrak dioena egia denez haintzat hartuko dut edo behintzat saiatuko naiz.

     

  • Sagar pudina  

    2007-07-16 08:59

    irakasleak - entzun



    Uda honetarako postre goxoa: Entzun eta gozatu!!







    Ondo ibili eta onak izan... eta ez ahaztu, irailean bueltan etorri.
  • summer time  

    2007-06-21 07:03

    itsaspepinoak - egunero

    Egunero egunero euskaltegira, euria, hotza, gaua...berdin dio.

    Erdi lo gelan sartu eta ikaskidearen hatsa sentitu, nondik atera da pizti arraro hau?

    Burmuina estutu logika aurkitu nahian, sare korapilatsu hau askatu nahian, errepikatu eta errepikatu ea garunean sartzen den...

    Hau ulertezina da, nik ez dut balio, hau ez da niretzat, ez dut inoiz lortuko, jakina horrek errazago dauka, oso ondo egiten du...

    Norekin erabiliko dut? lotsa ematen dit, ziur txarto erabiliko dudala...hobe erdaraz...erdaraz egiten badut ez dut inoiz ikasiko...euskaraz saiatuko naiz, ez dauka borde aurpegirik...

    Apurka apurka egunak luzatzen joan dira, ondoko mozolo hau lagun bihurtu da, elkarrekin goaz bide latz honetan, batzuetan hobe besteetan eskasago baina betiere aurrera, denbora ere aurrera joan da eta konturatu gabe non gaude?

    Lamiak non...hor daude

    Sua piztuta dago...

    dantza dezagun alai, eguzkia eta ilargia eskutik lotuta, urteko egun luzeenen suaren babesean erre dezagun txar guztia, zamarik gabe askeago eta eraldaturik, datorrena gogo onez onartzeko, ongi etorri mundu berrira, ondo etorri mundu berria, itsaspepinoen eremura...

  • Bigarren mailara?  

    2007-06-11 16:30

    irakasleak - kirola



    Athetic eta Erreala 2. mailara?

    Athetic bakarrik?

    Erreala?


    Zein salbatuko da?

    Biak?

    Bat ere ez?


    Zer uste duzu?



  • Fidatzen zara medikuez?  

    2007-05-31 11:53

    irakasleak - medikuntza




    Hauxe da aste honetarako galdera:


    Fidatzen zara medikuez?



    Izan duzu inoiz arazorik medikuntzako profesionalen batekin?

    Badakigu zuen artean sendagile eta erizain asko dagoela... Zer pentsatzen duzue?




  • Nudismoa egingo dugu?  

    2007-05-17 14:53

    irakasleak - nudismoa

    Laster etorriko zaigu uda eta berarekin beroa. Ez duzu izaten, egun sargoritsuetan (*), arropa guztia erantzi (**) eta bilutsik ibiltzeko gogorik?

     

    • Hondartza nudistaren batera joan zara inoiz?

    • Ze iritzi duzu nudismoaz?

    • Zergatik hondartzetan bakarrik?

     

     

    __________________________________________________

    (*) sargoritsu: izond.

                 1 bochornoso/sa

                1 haize astun, bero eta sargoritsua: un viento pesado, caluroso y bochornoso

    (**) erantzi, erantz, eranzten: ad.

                 1 du; despojarse de una prenda

                2 da; desnudarse (también en sentido figurado)

     

  • Badaukazu txakurrik?  

    2007-03-19 11:15

    irakasleak - txakurrak

    Ba omen daude udalak jarritako arauak txakurrentzako jabeentzat, baina… Ondo zaindu eta hezten dituzte jabeek?

     Eta zer deriotzozue kaleetako garbitasunari? Bai, txakurren zerak…

     Etxebizitza txiki-txikietan bizi gara eta ez dira inola ere txakurrentzako leku egokiak. Ez litzateke egokiagoa debekatzea hiri handietan txakurrak edukitzea?

     Aspaldian txakurrek egindako erasoei buruzko berriak izan genituen hizpide guztiok. Badirudi ez direla dagoeneko hainbeste gertatzen. Arriskutsuak dira txakurrak edo beren jabeak?

      


    Hemen eskaintzen dizkizuegun estekak euskal artzain txakurrari buruzkoa da lehenengoa, eta bigarrena Gasteizko udalak egindakoa da txakurrak hirietan baldin eta baditugu zer jakin behar dugun jakin dezagun.

  • Galdera garrantzitsuak  

    2007-03-06 15:09

    irakasleak - poteoa



    Txikiteoaren orduan zer duzu nahiago?



    • Ardo beltza

    • Ardo zuria

    • Zuritoa

    • Sagardoa

    • Txakolina

    • Muztioa (mosto)

    • Besterik


    Gauez zer duzu nahiago?



    • Kubata

    • Gintonika

    • Zukua (zumo)

    • Besterik


  • Justizia  

    2007-02-26 15:46

    irakasleak - berbetan

     

    Gaurkoan oso gai sakona ekarri dizuegu:
     
    Justiziaren irudia hauxe da: emakume itsu bat balantza eskuan duela. Baina horrela da?
     

    Berdinak gara denok justiziaren aurrean?

     
    Zer iruditzen zaizu, bai ala ez?
     
    Izan duzu esperientzia txarrik?

     

  • Itxura eta lana  

    2007-02-21 08:27

    irakasleak - itxura



    • Zenbateko garrantzia dauka itxura fisikoak lana bilatzeko?

    • Gizonezkoen kasuan, trajea derrigorrezkoa da?

    • Eta emakumezkoen kasuan?

    • Kontatu zure esperientzia.



  • San Balendin eguna  

    2007-02-12 08:30

    irakasleak - san

    Otsailaren 14a San Balendin da, maitemienduen eguna. Zein polita den maitasuna! Baina dena ez da maitasuna, ezta!

     Bikotea aukeratzerakoan, bizitza osorako zein gau baterako, zeri begiratzen diote neskek? Zertan fijatzen dira mutilak?

     -         Ni begietan fijatzen naiz.

    -         Bada, ni eskuetan eta zapatetan.

     Oso ondo, oso polita. Baina gure gorputzak atal gehiago dauka, eta ez badugu esaten ere beste atalei begiratzen diegula uste dut.

     Zein da zure iritzia?


    Badakizu SMSak euskaraz idazten? Hona hemen hiztegitxo bat.

     Txapelketa batean parte hartu nahi baduzu...

    Eta hona hemen txapelketako amodiozko gutunik onena.

  • Jokoa ez da errenta  

    2007-02-05 08:15

    irakasleak - jokoa

     

    Horrela esaten du euskal esaera zaharrak, baina zer uste duzu zuk?

     

    Jokatzen duzu loterian? Eta bonoloto, “primitiba” edo antzekoetan?

     

    Esan egia: zenbat jokatzen duzu?

     

    Zer egingo zenuke sari potolo bat irabaziko bazenu?


    Bide batez, gogoratu gaztelaniazko “jugar” euskaraz “jokatu” eta “jolastu” dela. Noiz bat eta noiz bestea? Hemen ikasiko duzu.

     

  • Inauteriak  

    2007-02-02 10:47

    itsaspepinoak - mozorroak

     

         Dakizuenez, 2 aste besterik ez zaigu falta Inauteriak hel daitezen. Horregatik pentsatzen hasi behar dugu zelan mozorrotuko garen.

         Eta zuek, ba ote dakizue nola mozorrotuko zareten? Emaizkiguzue zuen ideiak, mesedez! Guk oraindik ez dakigu eta.

          Txikitan askoz errazagoa zen mozorro bat aukeratzea. Hori gutxi balitz, gure gurasoek nahi genuena erosten edo egiten ziguten. Gainera, ikastetxean klaseko guztiekin batera mozorrotzen ginen. Hau bai barregaria!! Imajina ezazue 30 ume zabor poltsaz egindako mozorroak generamatzala arkatz mozorrotuta.  Horretaz gogoratzen zarete?

         Konta diezazkigukezue txikitan eduki zenituzten pasadizoak!

         Zuen erantzunak jasotzeko irrikan gaude...

         Ondo pasa inauterietan eta hurrengora arte!!

          AGUR!!

  • Ezetz asmatu!!  

    2007-02-02 10:03

    itsaspepinoak

                     4L231M3R  641724R3N  K0N7R4K0  73574

     

    7357U  H4U  1R4KUR723K0  641  8424R4,  14  21UR  4L231M3RR371K  L18R3  24UD3.

    83J0ND312UL4!!

  • Ez jarri harresirik!!!  

    2007-01-25 09:19

    bestebarik


    “Balizko olak burdinarik ez”. Esaera zahar hau telebistan ikusi dudanagatik datorkit burura: Gaur, berriro ere, beste patera bat urperatu da kostaldera heldu baino lehen. Antzaz denez, 200 etorkin inguru zetorren eta 15 baino ez dute bizirik berreskuratzea lortu. Egoera hau behin eta berriro errepikatzen da azken urteotan, hamaika etorkin hiltzen dira eta gurí ez zaigula inporta ematen du. Haiek ez dira etortzen guri lana kentzeko, beraien egoera larritik ihes egiteko baizik. Argí dago beraien herrietan bizitzerik ez badute, beste batera joan beharko dutela . Hori dela eta, onartezinak iruditzen zaizkit arazo horren aurrean guk hartzen ditugun joerak, hots, begiak itxi eta harresiak jarri. Ondorio honetara naramaten arrazoiak ugari dira:

    Lehenengo eta behin aipatzeko modukoa da , geu ere, gure arbasoak hain zuzen ere, beste garai batean etorkinak izan zirela. Adibide esanguratsua guda zibilean gertatu zena da . Guda Zibila amaitutakoan, hamaika jendek alde egin zuen Euskal Herritik, ez zeukalako non lan egin, zer jan eta horretaz gain erregimen politikoa ez jasateagatik. Haiek beste herri batzuetara (AEBra, Mexikora ) bizitza hobea lortu nahian joan ziren. Gaur egun, etorkinak arrazoi berberengatik etortzen dira eta hemen oztopo asko gainditu behar dute, gure arbasoei gertatzen zitzaien bezala.

    Ildo horretatik jarraituta, herri garatuetan bizi garenok han gertatzen denaren ikuspegi okerra daukagula aipatu behar da. Alegia, batzuek pentsatzen dute bidaltzen ditugun laguntzak aski direla egoera hobetzeko, baina ez da horrela. Zertarako nahi dute, esaterako, hamaika kilo patata pobreziatik ateratzeko ez badie balio?. Zertarako bidaltzen dugu hainbeste botika gaixotasunei aurre egiteko dagoeneko gaixorik daudenean?, Ez litzateke normalagoa izango lurrak nola lantzen diren irakastea eta gaixotasunen aurrean prebentzioa bultzatzea?. Gauzak txarto egiten ari dira, argí dago.

    Era berean, nora doazen, helduko diren, itzuliko diren jakin gabe etortzen dira, hots, beraien bizitza osoa uzten dute bidean. Har dezagun adibide gisa nire lagun senegaldar bat etorri zenean. Berarentzat ez zen batere erraza gaixorik zegoen ama uztea, bizirik ikusiko duen eta bere seme-alabei zer gertatuko zaien jakin gabe. Egunero hamabi ordu lan egitera behartuta dago amarentzat botikak erosi behar baititu, besteak beste. Ez du beste aukerarik.

    Horrenbestez, ez ahaztu pertsonak direla, bakoitzak bere izena, familia, kultura..., eta bizitza dituela eta gu nahi edo ez, hamaika harresi jarri edo ez, militarrez josi edo ez, pertsona haiek etortzen jarraituko dute, beraz, lagundu, ez jarri mugak!

    Alazne Martinez
  • GURE FAMILIA ETA BESTE KIDE BAT  

    2007-01-18 14:30

    bestebarik


    Azken hiru urteotan gure amona gaixorik egon da eta ordu mordo egon da ohean, telebistaren aurrean. Berak esaten duenaren arabera: “Telebista nire laguna da, laguntzen dit eta”. Nik denbora asko eman dut amona zaintzen, eta telebistari esker amonak eta biok beti eduki dugu zer edozer komentatzeko. Gainera, niri asko gustatzen zait bidaiatzea, baina amona zaintzeagatik, denbora gutxi daukadanez, telebistari esker oporrak prestatzen ditut. Horren ondorioz, esaten dut nahiz eta telebista oso kritikatua izan gure gizartean, gaur egungo familietan telebistak hartu duen lekua aproposa dela. Arrazoi asko eman ditzaket hau pentsatzeko, baina aipagarrienak hurrengoak dira.
    Lehenengo eta behin, kontuan hartu behar dugu gizarte honetan gero eta jende gehiagok sentitzen duela bakardadea eta jende gehiagok bakarrik ez sentitzeko telebista pisten duela. Adibidez: gauean lan egiten dutenak (jagoleak, erizainak, suhiltzaileak,…)bakarrik bizi direnak (alargunak, banandutakoak, ezkongabeak,…) gaixorik daudenak edo lana dela eta etxetik kanpo bizi direnak. Haiek guztiek telebistaren aurrean denbora gehien ematen dutenak dira. Haiek aitortzen duten bezala, telebista piztuta dagoen bitartean ez dira hain bakarti sentitzen.
    Gainera, esan ohi da telebistak familia komunikazioa apurtzen duela, baina ez nator bat baieztapen honekin. Nire ustez, komunikazioa apurtuta badago telebista aitzakia baino ez da ez hitz egiteko. Alegia, familia ondo moldatzen denean, telebista piztuta egon arren, familiakideek hitz egiten dute, eta gainera, telebistak iritziak konpartitzeko aukera ematen die.
    Bestalde, urrun gertatzen diren ospakizunak ikusteko aukera ematen digu. Demagun futbolzale amorratua naizela. Nire taldea “etxean” jokatzen duenean futbol zelaira joan naiteke partida ikustera (gustura gainera), baina “kanpoan” egiten duenean ezin dut partida ikusi, ezin dudalako hilabetean bitan bidaiatu. Eskerrak telebista piztu baino ez daukadan partida ikusteko. Egia esateko, ez da gauza bera nire etxean eta zelaian partida ikustea, baina nahiago dut telebistan ikustea irratian entzutea baino.
    Benetan, ezin dut ulertu zergatik den telebista hain kritikatua gaur egun, azken momentuan gizakiok aukeratzen dugulako zer ikusi eta zer ez, eta, nire kasuan, behintzat, telebistak laguntzen dit, informazioa ematen dit eta gainera entretenitzen nau. Eskerrik asko telebistari!

    Marijo B. 2007
  • Emakumea eta etorkina: bi arazo  

    2006-11-10 09:52

    bestebarik

    Inmigrazioa ez da fenomeno berri bat, hala ere, azken bolada honetan, Estatu Espainolera heltzen diren etorkinak gero eta gehiago dira. Beren familiarentzat bizi baldintza hobeak bilatzeko asmoz heltzen dira Europara, baina askotan bizibaldintza hobeak lortze hau uste dutena baino zailagoa da. Edozein lekutatik etortzen badira ere, jatorriari begiratuta, Maroko eta Ekuadorreko etorkinek osatzen dituzte talde handienak, eta gizonak dira gehinak, emakumeak %45 direlarik. Dena dela, etorkina izateak zailtasunez betetako bidea izan behar badu ere, etorkinen artean, inmigrazioaren zailtasun handiak jasaten dituztenak batez ere, emakumeak direla iruditzen zit. Arrazoi ugari dago hori esateko, baina hauek dira garrantzitsuenak:

    Lehenengo eta behin guztientzat emigratzeko erabakia hartzea oso zaila dela aipatu behar dut. Gainera jatorriari dagokionez, kontinentearen arabera ezberdintasun garrantzitsuak daude. Ezberdinatasunak ezberdintasun ematen du bat mundu osoan ematen dela. Alegia, ikertzailearen arabera emakumeak migrazio-katearen lehen maila bihurtu dira herrialde gehienetan. Horrela, esate baterako, Ekuadorretik etortzen diren emakume gehienak etxetik kanpo lan egiten duten profesionalak dira, eta horren ondorioz, Espainiara heltzen direnean, beraien herrialdean gertatu diren familiarentzat erreferente eta sostengu ekonomiko bihurtzen dira.

    Gainera, seme-alabei dagokienez, Europara etortzeak kostu emozioal handia du etorritako emakumeentzat. Izan ere, emigratu baino lehen, etorritako emakume askok seme-alabak amamarekin edo bese senide batekin uzten baitituzte. Baina urteak aurrera joan ahala, askok familia berriro elkartu nahi izaten dute. Eta familia elkartzen denean ere une traumatikoak bizitzen dituzte, alde batetik haurrek ez dituztelako amak ezagutzen (eta ondorioz, seme-alabek berek ama izatearen rola galarazi dietela sentitzen dute), eta bestetik, kasu askotan, beste familia bat eratu dutelako, zeinetan ume horiek integratu behar dituzten eta integratzeko arazo handiak dituzten (besteak beste familia berriak onartzen ez dituelako).

    Bestalde, emakume etorkinen lana ezkutuan gelditzen da. Hau da, nahiz eta kasu batzuetan heziketa maila altuagoa daukaten, hemengoek nahi izaten ez dituzten lanak egiten dituzte; esaterako: zaharrak zaintzea, etxeko lanak egitea... Ildo honetatik, gizartearen funtzionamendu egokirako ezinbesteko lanpostuak betetzen dituzte. Ez zaie eskertzen baina. Gainera gutxi dira Gizarte Segurantzaren errejimenean daudenak, eta beraz, ez daukate sektoreko beste edozein langilek izan ditzakeen prestazioak izateko eskubiderik.

    Oro har, orain emakume etorkinak Espainiako emakumeek berdintasuna lortzeko gainditu behar izan dituzten oztopo berak gainditu beharko dituzte haiek ere emakumeak direla eta mundu matxista honetan bizitzea egokitu zaielako. Baina horretaz gain, etorkina izateagatik propio dituen arazoak ere superatu beharko dituzte. Lan bikoitza, beraz.


    Mertxe Diaz Salazar
  • aiiiii, zelako hotza!!!!!!!!!!!!!  

    2006-11-03 10:24

    itsaspepinoak - bizitza

    Negua heldu da eta ipurdia agerian harrapatu gaitu.

    Pasa den asteburuan Euskal Herriko hondartzak, jendez beteta zeuden baina atzo bufanda bat erostera korrika joan behar izan genuen.Dakigunez, hotza senideak bezalakoa da ,abisatu gabe etortzen da.

    Badakizue lagunok, hemendik aurrera ateratzen garen bakoitzean ezin dituzu ahaztu jaka, txapela eta eskularruak, bestela atso-agure guztiekin borrokatzera joan beharko zara anbulategiko itxaron gelara.

    Elurraren zain gaude, ea egun batzuetarako lanetik ihes egin ahal dugun edo euskaltegikoak elurretara eramaten gaituzten, behintzat.

     

     

     

  • desagertua  

    2006-06-02 12:54

    txiribitu

    Arrastion gustioi, ea nor naizen galdetuko duzue, duela 5 hilabete utzi nuen euskaltegia, gauza pilo bat egin behar dudalako,eta alfer hutza naiz eta, baita ere. Euskaltegian asken txanpan egongo zarete sorte on guztioi!! Pasaden astean asierrek deitu zidan, hurrengo asteburuan txango bat egingo duzuelako, eskerrik asko asier, deituko dizut.
    Zelan zabiltzate?, ni pizka bat agobiatuta lanpostuan baina beno hurrengo astean oporretan egongo naiz. Beno nire izengoiti "javisurf" da. Eta hiru aldiz idatzi ditut mezua, ez daukat "niputaidearik" nola erablitzen dudan blogia!!!!!!
    Edurnee euskaltegira itzuliko naiz, hurrengo urtean.. posible bada,,!
    agur bero bat!
  •  

    2006-05-09 17:26

    MAITE

    Gaur da nire azken mezua blog honetan.Nire blog maitea,hit zaituzte!!!!Orain beste bat erabiltzera behartuko gaituzte,baina ez gara zutaz ahaztuko!!!!.Beste bloga ez da zu bezain bitxia izango,ez da zu bezain bakartia(edo hori espero dut nik)izango.Lagun gutxi eduki duzu eta denbora pasatu ahala gero eta lagun gutxiago.Azkenean onenak geratu gara,lagun" txarrak" bidean geratu dira.
    Agur eta ez ezazu negar egin merezi ez du eta.


    aguuuuuuuur!!!!!!!
  •  

    2006-05-04 16:43

    MAITE

    Kaixo auzoko!!!Ongi etorri blog bitxi honetan!!!Zuk gehiago idaztea espero dut,astean sei edo zazpi aldiz behintzat,ezta?Nor zara zu?auzokoarena ez zait ezertarako balio eduki behar dut irudi bat(ezagutzen bazaitut) eta horretarako zure izena jakin behar dut gero Edugneri nor zaren galdetzeko.
    Nire urtebetzera etortzera gonbidatuta zaude lauretan libre bazaude,idazteari uzten ezbadiozu eta joan baino lehen baldin badakit nor zaren,niri ezezagunak ezbaitzaizkit gustatzen eta gainera ez dut haiekin hitz egiten.Hurrengo mezuan jarriguzu( ez dut jarriguzue jartzen bi baino ez garelako blogean, zu kontatu gabe) gizona edo emakumea zaren.
    Edugne badakit urtebetetzeena ez da zure errua,nik ez nizuke inoiz errua botako erruduna ez bazara,egiten dudanean erruduna zara beti.
    Beno zuen mezuak bihar edo irakurriko ditut,orain nire irakasleak(zurea ere bada ez dakidanez )gu izorratzeko(hori asko gustatzen zaio bere zaletazunetarikoa da eta) bidali ziguna prestatzen hasiko naiz.Agur.
  •  

    2006-05-04 16:43

    MAITE

    Kaixo auzoko!!!Ongi etorri blog bitxi honetan!!!Zuk gehiago idaztea espero dut,astean sei edo zazpi aldiz behintzat,ezta?Nor zara zu?auzokoarena ez zait ezertarako balio eduki behar dut irudi bat(ezagutzen bazaitut) eta horretarako zure izena jakin behar dut gero Edugneri nor zaren galdetzeko.
    Nire urtebetzera etortzera gonbidatuta zaude lauretan libre bazaude,idazteari uzten ezbadiozu eta joan baino lehen baldin badakit nor zaren,niri ezezagunak ezbaitzaizkit gustatzen eta gainera ez dut haiekin hitz egiten.Hurrengo mezuan jarriguzu( ez dut jarriguzue jartzen bi baino ez garelako blogean, zu kontatu gabe) gizona edo emakumea zaren.
    Edugne badakit urtebetetzeena ez da zure errua,nik ez nizuke inoiz errua botako erruduna ez bazara,egiten dudanean erruduna zara beti.
    Beno zuen mezuak bihar edo irakurriko ditut,orain nire irakasleak(zurea ere bada ez dakidanez )gu izorratzeko(hori asko gustatzen zaio bere zaletazunetarikoa da eta) bidali ziguna prestatzen hasiko naiz.Agur.
  • zorionekoa!!!!  

    2006-05-03 17:10

    edurgne

    Zorionez, Maite, zu zaitugu hor "kalloa" ematen, ezta? Zu bai zu!!!! Uste dut zu eta biok besterik ez gabiltzala dagoeneko blog honetan, hasierako emozioa itzali da eta orain ez dago inor. Noizbehinka Iker sartzen da informazio kulturalen bat ematera, beste batzuetan (oso gutxitan azken boladan) Asierrek ere zerbait idazten du baina... Hiltzear dago gure blog hau. Dena dala hemnedik gutxira beste blog bat egongo da euskaltegi mailan eta (teorian) jende gehiagok hartuko du parte.
    Urtebetetxeena ez da nire gauza, ikasleena baizik. Aurten ikasle arraroak ditut alde horretatik. Batzuei ez zaie gustatzen egun hori ospatzea, beste batzuek ez dute esan nahi noiz den... en fin! Nik neurea ospa nuen, beraz besteenak.... hor konpon Marianton!!!
    Bueno Maitetxu, egongo gara beste egunen baten, ze uste dut zuk zeuk bakarrik irakurriko duzula nik orain idatzitakoa
    Edurgne
  •  

    2006-05-02 16:59

    MAITE

    Azkenean urtebetetze bat ospatudugu!!!Gaur, asteburuan urteak bete dituen batek bonboiak ekarri dizkigu.Zuentzat urtebetzeak ospatzea normala izango da,baina nire klasean hori oso arraroa da.Urtean hiru bezterik ez dugu ospatu(ez badut txarto gogoratzen) eta ia-ia denek urteak egin dituzte. ALFER HUTSAK ZARETE!!!!ZER GERTATZEN ZAIZUE?Ni arduraduna izango banintz ez idazteagatik eguneko mila pezeta kobratuko nizueke,gero diru horrekin nire klasekoekin afari batera joango ginateke zuek gabe. Bakarrik idazteaz aspertzen naiz eta honek horrela jarraitzen badu idazteari utziko diot.Hurrengo aste arte epeka ematen dizuet edozer idazteko,ez baduzue ezer jartzen nire etxean geratuko naiz .
    Bukatzeko(bazen garaia) egunkaria irakurri dudan berria kontatuko dizuet.Argentinan epaile batek loro bat atxilotu omen du.Bi familiek loroa berea zela ziotenez loroa espetxean egon da bere nagusiaren izena esan arte,loroak azkenean izen bat(izena ez dut gogoratzen,arraroa da ezta?) esan du espetxean bost egun egon ondoren.Zer deritzozue berriari?Bitxia,ezta?Eta gero simioen eskubideak eskatzen dituzte eta loroenak, zer?Haiek ez dute eskubiderik? Hegaz eta hitz egiten dakizkite eta simioek zer dakiten egin?Bizitza!!!batzuek hain beste eta besteek.........Agur.
  •  

    2006-04-27 16:18

    MAITE

    Non irakurri duzu nire mezua?Eta non dago zurea?Ordenagailu honetan azken mezua da zuk oporrei buruzko idatzi zenuena.Nik jadanik esaten nuen hemengo ordenagailuak ez zirela etxeetan edo laneetan dituzue bezalakoak eta arrazoia daukat.Ezetz atera den berriro hau.Beno berdin zait,zure mezua irakurri ez dudan arren idatzi zenituen lelokeri guztiak imaginatzen ditut.
    Gaur bai,gaur Klasera bazoazte primeran pasatuko duzue,ez duzue lan haundirik egingo.Oraindik ezdu inork ezer idatzi edo egin duzue eta hemen ez da atera?Ondo pasa asteburu luze hau eta ea zerbait idatzi duzuen!!
  •  

    2006-04-25 16:16

    MAITE

    Hemen nago AZKENEAN!!! Ondo sartu naizela espero dut,beno ez bada ezer ateratzen horrek esan nahi du txarto egin dudala eta ez dut nor den erruduna esango.Dena den,zer gertatzen zaizue?Blog hau bizirik zegoela pentzataen nuen eta ikusten dudadez ez da horrela, guztiz kontrakoa da: hilda dago.Jakin dezazuen nik ez dut zuek bezala ordenagailurik eta hau egiteko nire etxetik kanpo atera behar dut.Pentzatzen baduzue etorriko naizela neuri buruari erantzuteko jai daukazue,horretarako ez dut ez ordenagailurik,ez hona etorri egin behar.Hau Edugne ikasleentzat da,gaur zer egin dugun esango dizuet,horrela ez ba zaizu espero duzuena gustatzen beste leku batera joan zaitezkete (nik pentsatuko dut bihar klasera joango naizen,badaezpada).Lehen ordua oso txarto pasatu dugu,lan astun eta nekatsua ein dugu,eta bigarren ordua ez duzue sinestuko bere lana(irakaslearen lana)egitera behartu gaitu.Gaukoak ere behartuko zaituzte,ez pentza.Ni banoa,jakin nahi baduzue zer egingo duzue euskaltegian gauez nik kontatuko dizuek.Agur,hurrengora arte.
  • OPORRAK!!!!!!!  

    2006-04-12 13:14

    edurgne

    Kaixo ikasle maitteok!!!!! zelan zabiltzate???? aspaldian ez dakidala zuetaz ezertxo ere, non zabiltzate???? Ez dizkiguzue kontatu behar ze nolako asmoak dituzuen Aste Santurako?? Nik neuk asteburuan bertan irtengo naiz hegoalderantz (olioa erosteko, ez pentza beste arrazoirik) eta espero dut aste osoan ez bueltatzea iparralderantz. Eta zuek?
    Gogoratu postal bat bidaltzeko geratuak ginela. Ondo pasa egun hauetan eta ahal bada ez gastatu gehiegi.
    Porzierto!!!!!! gaur, azken eguna denez,poteatzera joango gara arratsaldean, bazatozte?? Astrabudutik ibiliko gara, betiko tabernetatik: Trabudu, Primera Linea, Riojano...
    Ondo pasa, ahal badut oporretan sartzen ahaleginduko naiz baina ez dut ezer prometitzen
  • Eskolan eta erreta  

    2005-12-20 12:47

    bestebarik


    Lehengo egunean, lan egiten dudan ikastolako jantokian hamabost urteko mutil bat "erreta" (edo auskalo zer hartu zuen) azaldu zen: begiak erdi itxita eta itzulipurdika zebilela. Jantokiko langile guztiok ikaratuta eta lotsatuta samar geratu ginen. Lehenengo aldia ez bazen ere, amari deitzea erabaki zuten, bere semea nola zegoen azaltzeko, baina, ez zuten espero zuten erantzuna jaso. Bazekiela eta hortik uzteko ihardetsi zien. Horrek pentsarazi zidan zein puntutaraino arduratu behar dugun geuk (jantokiko langileok) ume horretaz eta, orain, gero eta argiago ikusten dut gaur eguneko hezkuntzak eta eskola ikusteko moduak islatzen dutela gure bizimoduaren aldaketa. Eta ondorio honetara naramaten arrazoiak ugari dira.

    Lehenengo eta behin, arestian aipatu dudan adibidean argi ikusten da guraso batzuek uste dutela eskola haurtzandegia dela, hau da, umeak uzteko leku bat, haiek beren bizitza egiten duten bitartean. Eskolak ez du lehen zeukan helburua, jada, eskola ez dugu umeak ikasteko erabiltzen. Eskolak umeak egoteko lekua du xedea. Bestela, ez dut ulertzen zergatik esan zuen ama horrek "hortik uzteko" bere umea, beroki ahaztua balitz moduan.

    Ildo beretik jarraituta, gurasoak errudun bakarrak ez badira ere, argi dago nahiko errua daukatela umeen heziketaz hitz egiten dugunean. Gaur eguneko bizimodua dela-eta, gurasoek seme-alabak oso gutxi ikusten dituzte, horregatik (konpensatzeko-edo), seme-alabek nahi duten guztia ematen saiatzen dira eta, halaber, seme-alabek haiekin ez haserretzea nahi dute. Azken hau gerta dadin, bide errezena da beti arrazioa ematea, hori dela-eta, zer edo zer gertatzen zaienean eskolan, beren jarrera azaltzen saiatzen dira. "Nire umea ezin da izan hori egin duena" edo "Lagunek eraginda egin du hori" aitzakia ohikoenak dira.

    Ikastola batean lan egiteak (eta ez irakasle), oso ikuspuntu ona ematen dit umeen heziketan irakasleek duten paperaz jabetzeko. Duela ez asko hasi zen esaten gurasoak ez zirela umeez arduratzen eta irakasleak zirela umeei eman behar zaien heziketa ematen zietenak. Izan daiteke hasieran horrela izatea, baina, orain, gurasoak seme-alaben heziketaz arduratzen ez direla jakinda, irakasleek ere ez dute horretaz arduratu nahi, pentsatzen dutelako lan hori klasean eta etxean egin behar dela. Azkenean, eta edonork ikus dezakeenez, ez gurasoengandik, ez irakasleengandik, ez dute inondik ere edornok behar duen heziketa jasotzen.

    Dena den, gazteek berek ere badaukate errua gai honetan. Egia da, gaur egun ez dela erraza gaztea izatea, ahalegin handiak eskatzen zaizkielako, eta, era berean, kasu askotan daukaten erreferentzia ez delako oso egokia: gurasoen laneko konpetitibitatea edo bizi garen gizarte kontsumista, besteak beste. Honek guztiak, eta tximinoek bezala ikasten dugunez, "Zer ikusi, Hura Ikasi" eragiten du gazteengan.

    Benetan gure gaztetxoen heziketaz kezkatuta bagaude, alda dezagun bizi garen gizartea, ezinezkoa dirudigun arren, argi eta garbi dagoelako horrela jarratiuz gero, umeen heziketak okerrera baino ez duela egingo.
  •  

    2005-12-12 18:04

    bestebarik

    Argitaratu diren azken ikerketen arabera, eskola porrota inoiz baino handiagoa da gaur egun gure gizartean. Honek eztabaida ugari sortu ditu irakaskuntzaren zein gaur egungo umeen ezaugarrien inguruan. Alde batetik gurasoek gogor kritikatzen dute irakaskuntza eredua, egokia iruditzen ez baitzaie. Beste aldetik irakaskuntzaren profesionalek errua gurasoei botatzen diete umeen heziketa txarrarengatik. Begirunerik ez daukatela, klasean adi ez daudela, babestuegi daudela gurasoen aldetik... zaila bide da ikasleen aldetik iteresik jarri barik heziketa ona ematea. Nolanahi ere, nire ikuspuntutik, aipatutako bi aldeetan bilatu behar dira egoera honen errudunak.

    Argi dago gaur egungo umeak ez direla garai batekoak bezalakoak. Haiek etxean jasotzen ari diren heziketak guk jasotakoarekin ez du zerikusirik. Eta bat nator hemen irakaskuntzaren profesionalek esandakoarekin: gurasoek oso erraz jarri nahi dizkiete gauzak beren seme-alabei, babestuegi daude umeak alegia. Nire garaian irakaslearekin arazoren bat edukiz gero, argi zegoen gurasoek beti emango zioketela arrazoia irakasleari. Gaur egun, aldiz, gehienetan umeekin bat egiten dute eta, zenbaitetan, irakasleak umearekin daukan arazoa, gurasoekin izatera irizten da. Denok pentsatzen dugu geure seme-alaba, hain ona izanda, ezinezkoa dela portaera txarra izatea. Beraz, irakasleak bihurrikeriaren bat leporatzen badio, gezurtzat hartzen dugu irakaslearena egia izan daitekeela pentsatu beharrean. Horrela, umeengan dauden portaera falta horiek ez dira zuzentzen, hori zuzentzea gurasoen esku baitago, baina ez dute aintzat hartzen, ordea.

    Heziketan gurasoen akatzekin jarraituta, umeei gehiegi eskatzen dietela uste dut. Hau da, garai batean eskolatik irten eta gero, normalean lagunekin jolasten ziren kalean, baina gaur egun, berriz, nekez ikusiko dugu ume multzorik futbolean jolasten kalean arratsaldean. Baliteke hau gertatzea joku ohiturak aldatu direlako, baina nire ustez gertatzen dena da umeak klase partikularrak hartzera edo ikasketa bereziak egitera bidaltzea orokortu dela. Gurasoek ikaragarri kezkatzen dira umeek nota txarrak badakarzkiete etxera. Hori dela eta, berehala ikusten dute umeak gehiago ikasi beharra, baina lortzen dutena da umea nekatzea. Ume txiki batentzat beharrezkoa da jolastea, hori ere garrantzitzua baita nortasuna egiteko orduan, baina hori ez dute gurasoek kontuan hartzen, nonbait. Gainera, gero eta gehiago eramaten omen dira umeak psikologoarenera, ikasgairen batean txarto ibilita, arazoren bat daukatelakoan. Hala ere, gehienetan psikologoek ez dute arazo berezirik ikusten umeengan, baina gurasoek horrela jokatuz gero, umearengan normala ez delako sentimendua sortzen dute. Kaltegarria da, beraz, horrela jokatzea umeekin, arazoa gurasoek berek sortzen baitute.

    Baina indarrean dagoen irakaskuntza ereduak ere badauka bere errua eskola porrot honetan. Beharbada irakaskuntzaren arduradunek argi dauzkate sistema honen helburuak, baina ez dut uste, ostera, gizarteari helburu horiek azaldu dizkiotenik. Bakoitzaren arabera, helburuak ezberdinak dira. Esaterako, askoren ustez garrantzitzuena edukiak ematea da, beste askoren ustez baloreak ematea da, ordea, garrantzi gehien daukana; badago nortasuna egitea helburu nagusia dela esaten duenik, edo umeak leku batean egon behar direla besterik ez pentsatzen duenik. Helduok gure umeek zertarako ikasten duten ez badakigu, are gutxiago edukiko dute argi umeek berek. Zerbait egin daiteke emaitza ona lortzen dugularik, egite horrekin lortuko duguna jakin gabe? Zerbait lortzekotan, jakin behar da zer den lortu nahi duguna, horrek motibarazten gaitu eta. Hain zuzen ere, motibazio gutxi ikusten dut gaur egungo ikasleengan. Dena den, arduradunek guk jakitea nahi ez dituzten helburuak egon daitezke irakaskuntzaren atzean. Hori ere pentsatu dut, baina ezin dut erantzun zergatik, nire iritzia izan arren. Norberak bere ondorioak atera ditzala puntu honetan.

    Beraz, arazo larri bilakatzen ari den eskola porrotan errua banandu behar da. Logikoa denez, irakaskuntza eredu honek emaitza onak lortzen ez baditu, irakaskuntzan bertan ondo ez dabilen zerbait dago. Hala ere, oso garrantzitzua da arrakasta lortzeko orduan, ingurugirotik lortzen den laguntza, kasu honetan harreman estua baitago bion artean. Eta hor sartzen da gurasoen zein umeen portaera, beharbada egokiena ez dena. Bi ikuspuntuak ulertzen ez diren bitartean, jarraituko dugu bestea aldatzearen zain, eta egoerak berdin jarraituko du.
  • GAZTAROA, "altxor dibinue"  

    2005-12-12 17:49

    bestebarik



    Edozein arazo sortzen zaidanean, burura datorkit duela hogeita bost urte nola bizi nintzen, inbidia kutsu batez. Artean, denbora osoa beteta banuen ere (hainbat saltsatan sartuta egoteagatik) beti pozik eta beti prest nintzen lagunekin ateratzeko. Baina, gaztaro osoan zehar bizitza errez-erreza da? Edo, zenbat eta hurbilago izan heldutasuna, orduan eta konplexuago bilakatzen da bizitza?

    Egia da, nerabetasunetik aterata, gaztaroa bide erreza dela, aurrean pasatutako estutasunak iraganean geratu baitira eta pentsaeraren eta izaeraren arteko orekaren lortuta baitago. Oreka lortze hori gaztaroan sartu direlako seinalea da, hain zuzen ere.

    Horretaz gain, argi dago gaztaroaren lehenengo mailan betebehar nagusiena ikastea dela. Hau da, nerabean hartutako ikasteko ildoa, gaztaroaren hasieran zehaztu egiten da lanbidea aukeratuz eta, nola ez, heziketa ziklo bat edo karrera ikasiz.

    Halaber, gazteriaren munduan, lagunekin izateak oso garrantzi handia du, beraz, lagunekin egoteko uneak beharrezkoak dira familiakoekin egoteko betarik izan ez arren. Horrela, nahiago dute kanpin batean edo aterpe batean lagunekin asteburua edo oporrak eman gurasoekin izugarrizko bidaia egin baino.

    Gainera, behar edo nahi duten gehiena, gurasook ordaindua da. Hots, arropa berria erosteko dirua, zinemara joateko dirua, lagunekin antolatutako afariak ordaintzeko dirua, bidaiatxoetara joateko dirua, hobiak izateko dirua, edota hainbat ikastaro egiteko dirua.

    Dena den, esandakoa gorabehera, argi dago gaztaroaren bigarren mailan egoera aldatzen dela eta gazteek lortu nahi dituzten helburuak bestelakak direla. Esate baterako, ikasketak amaitu eta gero, lana aurkitzeak kezkatzen ditu. Beraz, ikasitakoari atarramendu ateratzekotan lan mundu aktiboan parte hartu beharko dute.

    Orobat, bikotekide izateko garaia izango da honezkero. Horrela, bikotean harremanak seriagoak diren ahala, gurasoekiko independentzia ekonomikoaren beharra ere handiagoa da. Eta, momentu batean, bikotekidea izan ala ez izan, lan merkatuan behin sartuta, etxebizitza baten jabea izatea desio baino beharra izaten da.

    Hortaz, aurrean aipatu dudan guztia kontuan hartuta, esango nuke gaztaroa (bizitzaren aro bat erreza badela ere, lineala ez denez, gaztaroaren azken maila, hau da, heldutasunaren hurbilena dagoen garaia) nahiko deserosoa gerta dakiekeela gazteei helburuak nahi duten erraztasunez beti ez direlako eskuratzen.

  •  

    2005-12-12 17:44

    bestebarik



    Joan den ostiralean tratu txarren aurkako eguna zela-eta Euskal Herrian zehar hainbat manifestapen egon ziren gizonen eskubideak eta emakumeen eskubideak berberak izan daitezela aldarrikatzen. XXI. mendeko herri garatuetan politikoki zuzena da tratu txarrak ez direla batere onargarriak esatea. Baina, guztiok gara iritzi berekoak? Edo, uste dugun baino gehiagotan tratu txarrak zuritzeko aitzakiak aurkitzen ditugu?

    Argi daukagu edozeinek gainerakoen begirunea merezi duela, guk geuk merezi dugun bezalaxe. Beraz, beste arraza batekoa izan arren, edo gizarte-maila bestelakoa izan arren edota emakumea zein gizona izan arren, guztiok pertsonak gara eta pertsona izate honek berdintasuna eman behar digu.

    Horretaz gain, dauzkagun eskubideen artean iritzi askatasuna eta pentsaera askatasuna daude, hortaz, beste batzuekin adostasuna ezak ez digu besteak zaplatzeko baimena ematen.

    Bestalde, desadostasunak sentitzen ditugunean jarrera guztiak ulertzen edo, behintzat, entzuten saiatu behar dugu. Hala ere, geure jarrera, hitz eginez, azaltzen saiatu behar dugu. Dena den, akordioa lortzen ez badugu ez da ezer gertatu behar, argi izan behar baitugu esaera zaharrak dioena: “Hainbat buru zenbat aburu”.

    Esandakoa gorabehera, eta gezurra badirudi ere, askotan argudioak ditugu bortizkeria erabiltzeko. Esate baterako, emakumeoi neskame rolak ematen dizkigutenez, gizon askok etxean ezer ez egiteaz gain, emakumeak egitera (haiek nahi duten moduan) behartzen dituzte.

    Era berean, egia da etxetik kanpo gero eta emakume gehiagok lan egiten dugula, baina batez ere, enpresa pribatuetan, emeakumeok gizonekin alderatuta, gutxi kobratzen dugu. Gainera, erantzukizun lanpostuak, oro har, gizonentzat dira.

    Azkenean, familia askotan erabaki garrantzitsua hartu behar dutenean, badirudi azken hitza gizonak daukala, etxeko jaun eta jabe izango balitz bezala, alegia. Horrek gizonei botere gehiegi ematea da, hortaz, gu geu gara ahalmen berezia ematen diegunak.

    Horrenbestez, eta aurrean aipatutakoa kontuan izanda, argi dago tratu txarrekin amaitzeko guztiok pertsonak izateagatik geure iritzia ez ezik, geure izaera ere izateko eskubidea dugula eta gainerakoen usteak bestelakoak izan arren begirunea zor diegula.




    Mª Carmen
  •  

    2005-11-24 11:40

    bestebarik

    GAZTEA URTE ASKOTARAKO
    Nork esan ahal dit dagoeneko gaztea ez naizela? Neure betiko aurrezki-kutxak egin du. Pasa den astean aurrezki-kutxak gutun bat bidali zidan, nik hogeita hamar urte bete izana, gazte-kontua kontu normal bihurtuko zela adierazteko. Aldaketa honekin abantaila asko galdu dut "dagoeneko gaztea ez bainaiz". Baina, zer da gaztea izatea ? Noiz bukatzen da gaztaroa? Hogeita hamar urte betetzen denean, ala noiz? Gai korapilatsua da, baina, nire ustez, esan daiteke gaztaroa lehen baino beranduago bukatzen dela. Arrazoi batzuk bururatzen zaizkit.

    Lehenengoz, gaztaroak ikasketekin du zerikusia. Orain lehen baino aukera gehiago dago ikasteko, eta jende askok unibertsitatera joatea erabakitzen du. Hor ikasketak luzeagoak dira eta, karrera zaila bada, urte ugari ematen da bukatzeko. Gainera, konpetitibitatea dela eta, ikasketak bukatu ondoren, oso ohikoa da osagarrizko ikastaroak egitea curriculum-a hobetzeko. Eta nahiz eta lan egiten hasi, batzuek jarraitzen dute ikastaroak egiten.
    Bigarrenik, lan egonkortasunaren bilaketa beti izan da asmo nagusienetarikoa gazteen artean. Hala ere, dirudienez, azken urteotan lan munduan sartzeko momentua atzeratu da. Batetik, atzerapen hau ikasketak beranduago bukatzearen ondorioa da. Eta bestetik, langabeziak sortzen du jende askok luze jotzea lana aurkitu arte. Are gehiago, lan finkoa aurkitzeko urte asko eman daiteke.
    Lan egonkortasunaz gain, egonkortasun pertsonala ere kontuan hartu behar dugu gaztaroa ikertzean. Orain etxebizitzen salneurria oztopo handia da gurasoengandik independentziatzeko eta jendeak lehen baino askoz beranduago erosten du etxebizitza. Faktore honek, ikasketak luzeagoak izatearekin lotuta, ezkontzearen adina baldintzatzen du. Beste kontu bat da umeak edukitzea. Kasu honetan, puntu batzuek parte hartzen dute, lan finkoa edukitzeaz gain, denbora edukitzea nahitaezkoa da eta. Horrela, ikasketak eta ikastaro-mota guztiak bukatu behar dira erabaki hau hartu baino lehen.
    Hau guztia kontuan hartzen badugu, eta gaztaroaren amaiera erantzukizunaren eta egonkortasunaren hasierarekin lotzen badugu, esan daiteke gaurko gizartean gaztaroa ez dela inolaz ere bukatzen hogeita hamar urte betetzen denean. Ez du adinarekin zerikusirik, bizimodu zehatz batekin baizik.
    Barkatu, nire aurrezki-kutxa maitea, baina, zorionez edo zoritxarrez, ni gaztea naiz.
  •  

    2005-11-24 11:29

    bestebarik

    GAZTEA IZATEA: INOIZ BAINO ERREZAGOA
    Pasa den astean, azaroak 12a, Madrilen Irakaskuntza Lege berriaren kontrako manifestaldia egon zen eta telebistan ikusi ahal izan dugunez partehartzaile gehienak gazteak ziren. Nik ez dakit zertan datzan zehatz-mehatz legegok, berri honek gazteen bizimoduari buruz bakarrik pentsarazi zidan eta, hausnarketa txikia egin eta gero, esango nuke orain gazteak nahi duten bezain ondo bizi direla nahiz eta arazoak aurkitu ahal dituzten. Ondorio honetara naramaten arrazoiak batzuk dira:
    Lehenengo eta behin, gaztea izatearen abantaiak aipatzen hasiko naiz. Argi dago, edo argi iruditzen zait niri behintzat, gazteek nahi duten guztia daukatela, esate baterako, ez dago sakeleko telefonoa eduki nahian ez daukanik. Nork pentsa zezakeen orain dela urte batzuk hau gertatuko zela? Inork ez.
    Ikasketei dagokienez, egia da, eta ez dut ukatzerik, gero eta zailagoa dela ikasketak aurrera egitea. Baina, era berean, inoiz baino bide gehiago daukate behar duten informazioa aurkitzeko. Honez gain, kasu gehienetan, ikasi besterik ez dute egiten; beraz, ahalegin guztiak ikasteko orduan ipin ditzakete, dena den, gauez irteteko denbora badago.
    Bestalde, gaur egun mundua gazteentzat eginda dago, alegia, pil-pilean dagoena eta sektore guztietaik bultzatzen dena gazteei zuzenduta dago. Hau da, telebistako iragarki guztietan esaten da gaztea izatea inportanteena dela. Lehen, ordea, 25 urterekin ezkonduta ez zegoenari txarto begiratzen zioten; ondorioz, adina honekin ardura guztiak hartzen zituzten. Honekin guztiarekin, esan daiteke gaurko gizartean gaztea izatea nahiko erreza dela.
    Baina ez dira guztiak onurak gazte kontuan. Alde batetik, lana aurkitzea, lehenengoa hain zuzen ere, misio ia ezinezko bihurtu da lanpostu guztietarako esperientzia eskatzen baitute. Beste aldetik, etxebizitzaren auzia kezkagarrienetako bat da. Hala ere, gai honek gazteei ez ezik, beste guztieei ere min egiten die, hori dela eta, ezin da esan etxebizitzaren arazoa gazteei bakarrik dagokieela.
    Honekin guztiarekin adierazi nahi izan dudana da gaur egun, orain dela 30 urteko egoera kontuan hartuz gero, errezagoa dela gaztea izatea. Beste hitz batzuekin, nork ez luke nahiago orain gaztea izan? Nork bere kontuak atera ditzala.
    Endika
  • Futbolzaletasuna  

    2005-11-21 20:26

    bestebarik

    Eginbehar batzuk direla eta, behartuta egon naiz azken urteotan Bilbotik kotxez ibiltzera. Guztion gogoan dago zelako trafiko zailtasunak dauden Bilbotik irteteko arratsaldeko zortziak aldera, eta zelako istiluak sortzen diren. Nik, berriz, denbora hori “futbolmanía” izeneko fenomenoaz hausnartzeko aprobetxatzen dut, eta egindako hausnarketak futbolaren ikuskizunak, orokorrean, gizartearentzako balore onik ez daukala pentsarazten dit beti, kirol gisa ongarria iruditu arren. Arrazoi batzuk aipatuko nituzke iritzi hau argitzeko:
    Lehenengo eta behin, aipatzeko modukoak dira futbol kulturak hezkuntza arloan sor ditzakeen kontrajarriak. Irakasle guztiak batera doaz beren zentruetan futbolarekin ezin dutela konpititu esanez, ikasleentzat askoz erakargarriagoak baitira Ronaldo edo Raúl Cervantes eta Bernardo Atxaga baino. Gainera, diote irakasleek, futbolari dagozkion baloreak (konpetibitatea, arrakasta...) ez datoz bat ikasgeletan irakasten direnekin (esfortzua, errespetua eta abar).

    Halaber, eta maila ez hain oinarrizko batean, futbol klub handiek eraman ohi dituzten ekonomia politikoak kontuan hartu behar dira. Nork defendatuko du, esate baterako, Real Madrid egiten ari den gestioak zentzurik duela? Eta, inportanteena, nor kezkatzen da gizarteak hartzen duen sensatzioaz, diru gastuarekin desproportzio handia burutzen ari delakoaz? Ez dago modurik, nire ustez (eta diru pribatuarekin edozein gauza egiteko eskubidea dagoelako aitzakia ez da batere onargarria), futbolari batzuen truke ordaintzen ari diren dirutzak onartzeko, hirugarren mundua eta Irakeko gerra existitzen direnean, hain zuzen.

    Dena den, futbolaren alde on batzuk ere aipagarriak iruditzen zaizkit. Egia da kirola praktikatzea, gauden munduan, ohitura ez oso osasuntsuek hil ohi gaituzten honetan, guztiz gomendagarria dela, nola ez. Horregatik, futbola, ariketa psikomotor gisa eta ia beste edozein kirol fisiko bezala, estresa edo obesitatea ebitatzeko erremedio osasungarria izan daiteke.
    Beste aldetik, maila oinarrizkoenean, uste dut futbola, bere atxikidura fanatiko eta mitologista guztietatik desinfektatuko balitz, indibidualismoaren eta egoismoaren aurkako antidoto ona izan litekeela. Esan behar da benetako talde kirola dela, jokalari bakoitzak gainerakoei erreparatu behar dielako. Nolabaiteko era poetikoan, adiskidetasunari egindako kantutzat jo litekeela esango nuke.

    Beraz, hemen esandakoak, aipatutako alde on eta txar guztiek, futbolak egungo gizartean hartzen duen garrantzia hausnartarazi beharko liguke, ikuskizunaren ala kirolaren alde eragiten digularik. Horra hor dilema, nire ustez.

    DAVID DÍAZ TABERA
  • Kaixo!!  

    1970-01-01 00:00

    auzokidea

    Gabon guztiei!!
    Azkenean onartu dut Edurgne bidali zidan gonbidapena eta saiatuko naiz idazten noizbehinka.
    Zorionak Maite! Ematen du ez dudala pastelarik dastatuko baina...ea hurrengo urtebetetxean konbidatzen badituzue "auzokidei".
    Bihar arte!!