• Argazki proiekzioa  

    2009-07-03 14:32

    zaharberri - lehiaketa

    Argazki Proiekzioa

    Urrian, ikasturte hasierarekin batera

    Goizean  10:00etan

    Arratsaldean 18:00etan

     

     

    Abian da Zahar Berrik, AEK-ko eta Udal Euskaltegiko ikasleentzako  III. argazki lehiaketa.

    Dagoeneko prest gaude zuen argazkiak jasotzeko eta honela urrirako emanaldi txukun bat prest dezakegu. Bialtzeko idatzi ondoko e-mailera: zaharberri@aedelkartea.com

     

     

    ARGAZKIAK IKUSGAI

    Udako argazki proiekzioa hiru urtez jarraian egin da. Orain arte oso positibotzat baloratu denez,

    ekintza berriz errepikatzea erabaki da. Ikasle bakoitzak oporretan eginiko bidaia bateko argazkiak bidali ahal izango ditu.

    Urrian 22an elkartzen garenean bakoitzak azalpen bat ematen bidez nork, non, noiz eta ze argazki komentatu nahi duen azalduko die beste entzuleei. Ondoren argazki guztiak ikusgai jarriko dira Zahar Berriko web-gunean sortutako foto-blogean. Eta bi irabazleen izena bertan azalduko da.

     

    SARIAK

    Bi sari banatuko dira; lehena goizeko taldeko argazki eta azalpen onenari, bestea berriz arratsaldean zatozenen artean banatuko da. Epaimahaiko kideek baloratuko dute argazkiaren kalitatea, originaltasuna eta balore historikoa.

     

  • Uda ona pasa, (berba)lagunak!  

    2009-07-02 13:55

    egizu





    Ikasturtea joan da eta uda hemen dugu, bete-betean. Urrian aurkezpen-merienda egin genuenetik, zenbat lagun, une on eta barre egin ditugun! Ezin aipatu jarduera guztiak taldeetan, umeekin, bertsotan, plazetan, literaturan, mendian, bizikletaz, eskiatzen, sagardotegian, bazkarietan, jaietan, bizkaieraz, Urepelen… bakoitzak izango ditu bereak eta den-denak gogoratu ahal dituzue gure flickr-eko argazkiak ikusita. Abuztuan geuk ere atseden txikia hartuko dugu indarberrituta etortzeko datorren ikasturtean, proiektu eta jarduera berri gehiagorekin. Ederto pasa uda lagunok eta gogoratu: dabilen mihiari…ez zaio goroldiorik lotzen!
  • Kontrabandisten bidea: Bilbo - Laudio  

    2009-07-01 10:57

    irteerak



    Bilbo eta Laudio arteko ibilbidea egiteko asmotan abiatu ginen zazpi lagun pasa den larunbatean, ekainaren 27an hain zuzen ere. Gehienak Algortatik zetozen eta niri, Bilbon, haien zain egotea tokatu zitzaidan.

    Erreportaje fotografiko zabala egin zen, Josuri esker, nahiz eta bere kamara batez ere loreak  ateratzeko prestatuta egon.





    Pagasarrira ailegatu ginenean betiko atsedenaldia egin genuen energia pixka bat hartzeko, eguzkitarako krema eman, argazkiak ateratzen genituen bitartean formal-formal egonda… Ondoren Ganekogorta mendirantz abiatu ginen. Baina, Pagasarriko aldapak igo beharrean Ganekogorta inguratzea hobeto iruditu zitzaigun.





    Egun ederra eduki genuen baina sargoritsua ere bai; ikaragarri eskertu genuen Ganekogorta atzean utzi izana, batez ere Felix, Agurtzane eta hirurok gure bertigoa dela eta.





    Handik Laudiora abiatu ginen Gazteluzaharretik, Kamaraka ezkerretara utziz. Baina Laudiora ailegatu baino lehen bazkaltzeko gunea aukeratu genuen: Santa Luzia (Ermuko Andra Mari). Pixka bat berandu zenez janaria gogoz hartu genuen nahiz eta  ardorik ez eduki eta gure albokoek zeukaten musika zaratatsuak hango lasaitasuna apurtu. Ermita handia da eta kanpotik oso ondo apainduta dago.





    Ezki baten itzalpean bazkaldu ondoren Isusi izeneko auzo dotorea zeharkatu eta Laudiora. Han edari freskagarria hartu genuen, Herriko jaiak zirenez dendak itxita zeuden eta jendea atsedenean, lasaitasuna zen nagusi. Handik hurbil Renferen tren geltokia zegoen; Bilbora ailegatu ginenean arratsaldeko zazpian ziren.





    Aurtengo mendi-irteerei agur esateko, beti bezala, oso ondo pasatu dugu.


    Datorren irteera arte. Ondo pasa uda!! (Eskerrik asko Rosa, kronikagatik).
  • Umeen San Juan suaren irudiak  

    2009-06-30 11:14

    kultur jarduerak





     







    Getxoko umeak eta gurasoak suaren inguruan dantzan ibili ziren gaur zortzi. Urtero legez, herriko hainbat elkartek arrasti pasa ederra antolatu genuen San Nikolas plazan, Algortan. Bakoitzak bere alea ekarri zuen eta denon artean jai beroa egin genuen. Eskerrak ematea besterik ez zaigu falta; ALBE bertso eskolari eta bereziki Ander, Aratz, Fermin eta Mikel bertsolari handiei; Gorrondatxe kultur elkarteari eta bertako abesbatzako kideei, baita suaren injineruei ere; Jose Antonio Agirre euskaltegiko lagun txokolatezaleei; Zabala ikastetxeko guraso elkarteko kideei, Agurtzaneri, Laurari...; Bizkaiko Xirula-Mirula elkarteko artista jatorrei; Bizarra Lepoaneko Alazne eta Itziar makillatzaileei; eta Udaleko hainbat ataletatik lagundu diguzuen guztioi. Eskerrik asko eta hurrengora arte.
  • Ikasturte bukaera eta Sanferminak  

    2009-06-29 11:05

    mintzakide - tafalla

    Hau izanen da ikasturte honetako azkeneko eguneraketa. Abuztuaren bukaeran hasiko gara berriz ere eguneratzen blog hau.

    San Ferminetan hainbat ekitaldiren artean:
    Uztailaren 7an:
    Patxi Perez eta Konpainia Takoneran (gauerdian)
    Uztailaren 9an:
    Atunjana Zaldiko Maldiko elkartean.
    Gaurdian Maialen Errotabehere (Gonbidatua: Petti).
    Uztailaren 10ean:
    BERTSOLARIAK: Unai Ituriaga,Xabier Legarreta, Iñigo Olaetxea, Ander Itturri, Amaia Agirre eta Sustrai Colina.13:00etan Takoneran.
    Uztailaren 11n:
    SAN FERMINETAN KANTARI KANTU JIRA, Mercaderesetik 12etan; ondoren; herri bazkaria San Jose Plazan (txartelak salgai Iruñazarra Tabernan)
    Deabruak Teilatuetan takoneran gauerdian.
    Uztailaren 13an
    Lantz gauerdian.

    Iruñeko Karrikiri elkarteak egin duen bideo hau ikusteko gonbita luzatzen dizuegu, hau da egiten dutena (tartean Mintzakide, beste hainbat eragilerekin elkarlanean).

  • Mahatserriko berbalagunak Mintza Egunean 09  

    2009-06-24 09:59

    Agenda Bilbon

    Gasteizen ospatutako mintza Egunean Getxoko Egizukoek argazki hau atera zuten, bertan Mahatserriko Berbalagunak agertzen dira. Ezetz asmatu zenbat. Klikatu behean dagoen "Erantzun" gorri horren gainean eta bidali. Asmatzaileen artean Berbalagunaren kamiseta bat zozketatuko dugu.

    Mahatserritarrok Mintza Egunean

  • 4. Euskara showa ere ederto joan da  

    2009-06-22 09:58

    kultur jarduerak



    Euskara showa jendea ezagutzeko jaialdia da. Getxoko udaleko immigrazio eta euskara zerbitzuek urtero antolatzen dute; bertan, abestien bidez, herriko jende gehiago ezagutzen duzu eta karaoke erraldoian parte hartzen duzu. Joan den barikuan Romon izan zen jaialdia, Algortako Kasinotik zetozenak urduri zeuden taula handian. Bana ederto joan zen dena.





    Karaoke kantariez gain, artista gonbidatuak ere entzun genituen: Israel eta Jorge Pisa, Jone Diez eta Jose Heredia eta bere taldea. Datorren urterako entrenatu nahi baduzu web gune honetan aukera dago: http://euskaraoke.blogspot.com (eskerrik asko, jabi, estekagatik!)

  • Hauxe duk/n hauxe asteburu mundiala, hauxe…!!!  

    2009-06-22 09:16

    egizu



    Koadrila ederra joan ginen hilaren 13 eta 14an Arabako lautadara bizikletaz ibiltzera eta bertako txokoak ezagutzera.

    Goizeko 9:00etan Fadurako aparkalekutik abiatu ginen hiru kotxetan Arabarantz, bizikletak alokatutako furgonetan generamatzala. Bi orduren buruan Barriako aterpetxean geunden; aterpetxe hau Urkilla mendilerroaren oinean dago, Gasteiztik 25 kilometrora, Zistertarren monasterio zaharra da eta egun aterpetxe bihurtu da. Bertan motxilak utzi eta logelak hartu ostean bizikletak eta kaskoa jantzita Agurainerantz atera ginen.





    Batzuek bidean erabaki zuten Alegria-Dulantzi ezagutu nahi zutela eta holaxe egin zuten; besteok, ordea, Agurainerantz jo genuen. Eguzkiak gogor jotzen zuen eta egarri ginen, beraz, herri atsegin honetako terrazetan eseri, zapatak askatu eta freskagarri batzuk hartu genituen. Eskertzekoa benetan!!!





    Geroago Dulantzikoak heldu ziren eta herriko plazako arkupean bazkaldu genuen, bertako herritar batzuek guregana hurbildu ziren bitartean: goxoa egiatan etxean sukaldatutakoa... Bazkalostean, kafetxoa herriko tabernan eta lo-kuluxka egin genuen eliza ondoko belardi batean, lasaigarria hau ere zinez!!!





    Indarrak berreskuratutakoan, Barriarantz abiatu ginen. Konturatu zarete Arabako lautada zein xarmangarria den, ezta?... Dutxara!!!, hura bai gozamena gero!!! Eta segituan afaltzera… Menua: purea eta bakailaoa eta postrea… Dena oso zaporetsua…





    Afalondoko tertulia barregarria eduki genuen: han ibili ziren Leire eta Monika norgehiagoka, zein baino zein hobeto arituz txiste kontaketan… Asierrek ere bereak bota zituen… Hurrengo egunean, igandean, Zalduondon, Zeledonen herrian, hamaiketakoa hartuta La Lezera joan ginen -bidean zaldi eder batzuekin solasalditxoa izan genuen- eta bertan hatzarte ikusgarria bisitatu ondoren, ondoko baserri batera joan ginen Idiazabalgo labeleko gazta erostera, latxa ardi esne gordinez egina berau. Arabako haizea sakonki arnastu genuen.





    Handik buelta Zalduondora bertako jaiak baitziren eta, nola ez, “kañatxu” bat hartu behar, musika entzun, dantza gutxi –nekea, badakizue- eta aterperantz abiatu ginen. Dutxa hartu, motxilak eta bizikletak jaso eta batzuk Getxorantz, eta beste batzuk Barakaldo eta Sestaorantz!

    Zubileta ikastetxeko umeek eta zenbait gurasok asteburua Barrian igaro eta gero autobusa hartu eta herrirantz haiek ere. Asteburu aparta pasatu genuen, jende jatorra eta giro hobezina!!!
     
    Izaskunen gogoeta 2009-06-20, 21:05
  • Mintzakide Mendi Taldea eta agendatxoa:  

    2009-06-22 08:07

    mintzakide - mintzakide

    Mintzakide Mendi Taldea Hiru Erregeen Mahaira joanen da hurrengo igandean, hilak 28. Ateraldia ikasturte honetan egingo den azkenekoa izanen da, urrian edo azaroan berriz hasiko garelarik.
    Informazio gehiago Mintzakide Mendi Taldearen blogean.

    Aste honetako agendatxoa:
    Bihar, asteartea 23, ARGA BIZIRIK-KANOA JAITSIERA; Argatik txango polit bat egin nahi baduzu,euskaraz gozatu nahi baduzu, eman izena. Goizeko 10etan. Izena emateko bidali gaur mezu bat donibane@aek.org helbidera.

    Ekainaren 25ean, ostegunean, KAUKASO bideo-proiekzio-hitzaldia 20:00etan Uharteko Kultur Etxean.

    Ekainaren 25ean, ostegunean, PETTI 20:30ean Iruñeko Erraldoien Txokoan (Deskalzos kalea) (KANTU ETA HITZA zikloaren azkeneko emanaldia). Ez galdu aukera kantari bikain honen emanaldiaz gozatzeko.

    Ekainaren 26an, ostiralean, BERTSO AFARIA: XABIER SILVEIRA ETA JULIO SOTO 22:00etan Uharteko Berdintasuna Elkartean;Txartelak salgai Garro Kioskoan (Uharten) eta Karrika dendan (Iruñean).

    Ekainaren 28an, igandean, ESNE BELTZA ETA BETAGARRI, 19etan Uharten.
  • Antzerki trebatzaile ikastaroa  

    2009-06-17 16:32

    tximintx

  • Monda eta Lironda-ren ekitaldiko argazkiak  

    2009-06-17 16:23

    tximintx





  • Derioko zenbait ume kanta (I)  

    2009-06-17 15:29

    tximintx

    Derioztarren euskara liburutik hartuta Derion batutako zenbait ume kanta.

    Mixerik eta mau

    ser yan dosu bart?

    Txitxi eta papa

    Niri segaitik aputxu bet emon es?

    Aitek eta amak itxi es

    (Derio)


    Onek amari arrotzetxue ostu

    onek imini

    onek pititxu bet probeu

    onek dana yan

    ta onek amari esan

    (Derio)


    Lelangotxu ori

    punta beatz ori

    beste gustien artian

    lodia dok ori

    tralalalaran

    Bigarrentxu ori

    punta beatz ori

    beste gustien artian

    fine dok ori

    tralalalaran

    Irugarrentxu ori

    punta beatz ori

    beste gustien artian

    andia dok ori

    tralalalaran

    Laugarrentxu ori

    punta beatz ori

    beste gustien artian

    alperra dok ori

    tralalalaran

    Bosgarrentxu ori

    punta beatz ori

    beste gustien artian

    txikerra dok ori

    tralalalaran

    (Derio)

  • Agendatxoa  

    2009-06-15 07:55

    mintzakide - tafalla

    Mintzakide Mendi Taldearen hurrengo hitzordua:

    Ekainaren 28an Hiru Erregeen Mahaia.

     

    Aste honetan Iruñerrian dauden kultur ekitaldi aipagarri batzuk:

     

    Ekainak 17: Bertso Poteoa Donibanen. Asuntzion plazatik 20:00etan. Donibaneko jaietako kultur astearen barruan.

     

    Ekainak 18: Zura Iruñeko Erraldoien Txokoan, 20:30ean. Zurak argitaratu duen azkeneko diskoan bossa-nova doinuak landu dituzte. Zuzeneko paregabea duen taldea, Hondarribitik datoz.

     

    Ekainak 19: “Irakurriz libertitzen gara” literatur solasaldia. “Arbola naiz eta zuhaitza” Josetxo Azkona.

     

    Larunbatean, ekainaren 20an, Berriobeitiko Euskararen Eguna.


    Ekainak 23, asteartea, kanoa jaitsiera. Bi aukera, goizez 10:00etan eta arratsaldez 16:00etan. Izen ematea: AEK-ko edozein euskaltegitan edo donibane@aek.org.

  • Udalako Natur eskolara bisita  

    2009-06-10 10:48

    Zahar Berri

    Euskaltegiko ekintza: Udalako natur eskola bisita

    Hau da Udal euskaltegiko ikasle batzuek eman diguten azalpena. Bertan basoko eta artadiko zuhaitzei buruzko azalpenak jasotzen dituzte. Ikasleek interes handia jarri zuten eta galdera ugari egin zizkieten natur eskolako langileei. Ekintza errepikatzeko modukoa iruditu zaiela esan digute Maribel  eta Mertxek.

     

    Hileroko euskaltegiko ekintzen barruan, hogeita hamar lagun inguru elkartu ginen Udala auzoan, maiatzaren 26an. Aukera polita eduki genuen Udalako inguruak ezagutzeko, eguraldi ona izan genuen lagun eta.
     
    Ingurugiroko eskolaren arduradunak azaldu zizkigun artadiko mamiak, zuhaitz eta landareen izenak eta hauei buruzko berezitasun batzuk. Adibidez, apomahatsa, bihotzaren itxura eduki arren, bere fruituak pozoitsuak dira; gorostia, babestuta dago; edo laharra, bere fruituak jangarriak dira. Nahiz eta inguruan bizi, gehienok ez genekien gure inguruko mendietan dagoen aberastasunaz eta irteera honekin gauza interesgarriak ikasi genituenez, poz-pozik itzuli ginen etxera.

     Mertxe -Maribel

  • Ttakun ttan ttakun Santa Eugenia plazan  

    2009-06-10 10:12



    Uktest elkarteak txalapartaren ezagutza zabaldu nahi du eskualdean. Horregatik, egokienak izan ziren Getxoko umeei eta gurasoei txalapartaren ingurukoak erakusteko. Tailerra hasteko txalaparta txikiak egin genituen, horren ostean txalaparta jotzen ikasi genuen hainbat tamainatako txalapartekin.



    Ttakun ttakun, ttan ttakun, luze ibili ginen maiatzaren 30eko arrastian, ilundu arte ia-ia. Hurrengo batean gehiago!

  • MariOlasen munduak  

    2009-06-10 10:12



    MariOlas ipuin kontalari surflaria Algortara etorri zen maiatzaren 30ean. Telletxeko metro plazan lotu ginen gaztetxoak eta helduak bere istorioetan zehar bidaiatzeko. Sorginak, sinesmenak, gaur egun eta lehengo kontuak batu genituen larunbat goizeko akelarrean. Ederto ibili ginen!



    Eskerrik asko honetan lagundu zenuten guztioi, baita parte hartzaile guztiei ere!
  • Argazkigintza digitala ikastaroa  

    2009-06-10 10:12



    Josemi irakaslearen eskutik gurasoek eta umeek Gimp programa erabiltzen ikasi zuten, argazki makina digitalekin egindako lanak aldatu, hobetu eta "tuneatzeko". San Nikolas ikastlako informatika gelan eta bi egunetan zehar teoria eta praktika uztartu zuten eta baita komiki bat egin ere.

    Gimp programa software askea da eta denon eskura dago, baita euskarazko eskuliburua ere:

    Gimp programa jaisteko lekua: http://www.gimp.org/

    Eskuliburua

    Eskerrik asko Josemi, San Nikolas ikastolako Josu eta lankide guztiak, Jabi Aranguena, KZguneko lagunak eta, nola ez, uda honetan zehar argazkiak egiten eta hobetzen ibiliko zareten guztiok.
  • Denok dantzan Tellagorri enparantzan  

    2009-06-10 10:12



    Bertsolarien modura geu ere plazaz plaza ibili gara. Gure bigarren plaza Algortan izan da, Tellagorrin. Maiatzaren 23an, eta Itxas-Argia dantza taldeko Maider eta Nahia irakasleen eskutik umeak eta gurasoak ibili ziren euskal dantzarik ezagunenak ikasten eta praktikatzen.

    Eskerrik asko irakasleei, Itxas-Argiako laguneei, Uxueri, musika ekipoa utzi ziguten ALBEkoei eta Joxiri. Dantzari finei ere, nola ez, eskerrik asko parte hartzeagatik. Orain udako jaiak datoz eta izango duzue non praktikatu.
  • Bizkaiko Xirula-Mirularen lehen plaza: Areeta  

    2009-06-10 10:12



    Erronka zen guretzat horrelako jarduera bat kalean egitea, ikastetxeetatik kanpo eta eguraldiaren mende. Eta polito geratu zen, bai horixe! Crisek, Iratxek eta Bizkaiko Xirula-Mirulako lagunek ordubetez berotu eta girotu zuten Eskoletako plaza. Haiekin batera 30-35 ume eta guraso dantzan, abesten, jolasten eta kirolean, eta beste horrenbeste begira egon ziren.



    Eskerrik beroenak Bizkaiko Xirula-Mirulako lagunei, Areetako udal ludotekako langileei, Romo ikastetxeko Juliari, euskara zerbitzuko Joxiri, Zabala ikastetxeko guraso elkarteko lagunei eta nola ez, animatu zineten dantzari, kantari eta kirolari fin guztiei. Hurrengora arte!
  • "Dinasauro egitasmoa" Derion ekainaren 14an  

    2009-06-09 12:23

    tximintx

  • Mintza Eguna 2009, Gasteiz  

    2009-06-09 11:59

    irteerak

    Ederto pasa genuen Mintza Egunean, larunbatean, begira zeuek bestela:


  • Gasteizek ongi etorri beroa eman zigun Mintza Egunera hurbildu ginen...  

    2009-06-08 11:05

    mintzakide - tafalla

    Larunbatean Gasteizen ospatu zen Mintza Egunean Mintzakideko 17 lagun hurbildu ginen.

    Giroa paregabea izan zen egun osoan zehar. Goizeko 11etan hasi zen ospakizuna hamaiketako batekin. Ondoren dantzari, bertsolari eta txalapartariak bertara hurbildu ginen guztiak agurtu zituzten.



    Ibilaldi gidatuari amaiera emateko Joxean Sagastizabal idazleak Mintza Egunerako propio prestatutako testu hau irakurri zuen Zeledonen eskulturaren ondoan. Hona hemen irudiak.

    Mintzaeguna09: Joxean Sagastizabalen mezua from asapala on Vimeo.

     

    Ibilaldia amaituta bazkaltzeko tenorea heldu zitzaigun eta kafetxoa dastatzen geundela Erdizka Lauetan taldearten ikuskizun parte-hartzaileaz gozatzeko aukera izan gunuen.


    Honenbestez egitaraua amaitu zen eta Iruñera itzuli ginen.

     

    Mila esker Gasteizko Mintzalaguna egitasmoko dinamizatzaile eta parte-hartzaileei egindako lanagatik Mintzakidetik joan ginen guztion partez.

    Argazki bilduma:




  • D5K. Talde osoa  

    2009-06-05 22:09

    tximintx

  • Ekaineko Agenda Berbalaguna Bilbo  

    2009-06-02 12:10

    Agenda Bilbon

    Ekaineko agenda Berbalaguna Bilbo

  • Mintza Eguna eta aste honetako agendatxoa  

    2009-06-01 07:35

    mintzakide - tafalla

    Larunbatean, ekainak 6, Mintza Eguna ospatuko dugu Gasteizen. Iruñerriko eta Tafallako Mintzakidetik 16 lagun animatuko gara festan parte hartzera.

    Aste hau ekitaldiz josita dago eta horietako batzuk aukeratu ditugu interesgarriak izan daitezkeelakoan:
    ARANGURENGO EUSKARAREN ASTEA: Egitaraua HEMEN ikusgai.

    IRRI ZIKLOA Iruñean. Egitaraua HEMEN ikusgai.

    BURLATAKO AXULAR ELKARTEKO KULTUR ASTEA: Ostegunean Asisko Urmeneta: "Euskaldunberrikeriak" eta larunbatean Anje Duhalde. Bi emanaldiak 20:00etan izanen dira.

    Ekainaren 3an,asteazkenean, BERTSO DESAFIOA: Julen Zelaieta,Erika Lagoma,Terre eta Julio Soto .20:00etan Txantreako Akelarre Kultur Elkartean.

    Ekainaren 4an,ostegunean,DANTZA TAILERRA (egun batekoa) Hiru aukera:10:45etan, 17:30ean eta 21:00etan Irrintzi AEK Euskaltegian.

    Ekainaren 4an,ostegunean ,PIER PAUL BERZAITZ ZUZENEAN 20:30ean Erraldoien Txokoan (KANTU ETA HITZA).
  • Mintza Eguna 2009  

    2009-05-25 09:05

    mintzakide - tafalla

    Ekainaren 6an Gasteizen ospatuko den Mintza Egunerako bazkari txartelak lortzeko azken eguna bihar izanen da, beraz, Mintza Egunera joateko asmorik baduzue, ibili zaitezte azkar eta egin diru-sarrera Euskadiko Kutxako 30350139751390024599 kontu korronte zenbakian.

    Egitaraua HEMEN.

     

    Maiatzaren 23an Topaguneko Mintzapraktika sailetik prestatu zuten ibilbidea zoragarria izan zen, ekaitzak iragarrita zeuden, baina azkenean zortea izan genuen eta euriak ez gintuen busti.

    Getxo, Barakaldo, Sakana, Donostia eta Iruñerriko 25 berbalagun, mintzalagun eta mintzakide hurbildu ginen Araiara goizeko hamarrak aldera.


    Igoera nahiko lasaia izan zen eta bakoitzak bere erritmora ibilbidea bukatzea lortu genuen.

    Eguna bukatzeko Araiako taberna batean pote bat hartzeko aukera izan genuen.


    Aste honetan:

    SUKALDE KONTUAK euskaraz egin ako azken pelikula GOLEM LA MOREAN ikusgai!!!joan eta gozatu!!!

     

    Maiatzaren 27an, asteazkenean, DIAPOSITIBA EMANALDIA:

    “GANGES ETA HIMALAYAKO LURRALDE SAKRATUETATIK TREN-BIZIZ ” (“bicitreneando ”) Mitxel Barrero.

    16:0etan Irrintzi AEK Euskaltegian (Iratxe Monasterioa)

     

    Maiatzaren 28an, ostegunean, RAFA RUEDA ZUZENEAN 20:30ean Iruñeko Erraldoien Txokoan (KANTU ETA HITZA zikloa).

  • Maiatzak 23, azken eguna  

    2009-05-20 13:02

    irteerak

    Mintzaegunera joateko apuntatu nahi baduzue (Ekainaren 6an, Gasteizen), azken eguna maiatzaren 23a izango da, ostiral honetan. Apuntatzeko:
    asapala@euskalnet.net
    94 4735448


    Gogoratu Egitaraua:

    Mintzaeguna

    11:00etan: Ongi etorria eta hamaiketakoa Matxete plazan

    12:00etan Ibilaldi gidatua, Gasteiz ezagutzen.

    13:30ean Kalejira: Alde Zaharretik eta Landatxoraino.

    14:00etan Bazkaria Landatxon. (20 euro)

    o Menua: Patea, Paella, Oilasko “pilotak” eta solomoa, postrea, kafea + kopa

    pan style="font-family: Tahoma">15:30ean Sari banaketa.

    16:00etan Erromeria Erdizka Lauetan taldeak gidatua.

  • EKAINAK 6an MINTZA EGUNA GASTEIZen!!  

    2009-05-18 09:02

    berriketan

    Aurten laugarren aldiz ospatuko da Euskal Herri osoko mintzapraktika programetako kideak batzeko Topagune Euskara Elkarteen Federazioak antolatzen duen Mintza Eguna jai aparta. Aurreneko aldiz Iruñean ospatu zen 2006an, eta ondorengo urteetan Donostiaren eta Getxoren txanda izan zen. Oraingoan, ordean, Gasteizek hartuko du lekukoa eta ekainaren 6an Alde Zaharreko kaleak Euskal Herri osoko mintzalagun, berbalagun, mintzakide eta solaskidez beteko dira.

     

    Baina Mintza Eguna ez da besterik gabeko festa bat, helburu zehatzekin sortutako jaia da. Batetik, ospakizun honen bidez mintzapraktika egitasmoen tamaina eta zabalkundea eman nahi dira ezagutzera, era berean, tokian tokiko egitasmoetan parte hartzen duten paratideeei mugimendu bateratu baten kide direla ikusaraziz. Bestetik, mintzapraktikak duen aisialdiko alde ludikoa ere azpimarratu nahi da: mintzalagunek elkar ezagutzeko aukera paregabea baita Mintza Eguna, ikasturteari amaiera goxoa eskeintzeko modu bat.

     

    Horrela, beraz, Gasteizen ospatuko den 4. Mintza Eguna del aeta, ekainaren 6an bazkari erraldoi bat izango da Landatxon. Baina aurretik, ongi etorria egingo gaituzte kanpotik goazen berbalagunei, Manex Aguirre eta Iñaki Viñaspre bertsolariak eta txalapartariak egongo dira. Kalejira animatua ere izango da, Kirmen Uribe eta Unai Gartziak Alde Zaharreko txoko bitxien inguruan azalpenak emango dituzten bitartean; eta azkenik, bazkari ostean, Erdizka Lauetan taldearekin erromeria egongo da. Ahaztu gabe, umorea, giroa, alaitasuna, betiko lagunak zein lagun berriak, Euskara eta ondo pasatzeko gainerako osagaiak ere bertan egongo direla. Beraz, animatu eta parte hartu, hori da egin behar den gauza bakarra.

     

    Bestalde, atxikita bidaltzen dizuet Mintza Egunaren esku orria.

     

    Azkenik, ziurrenik Eibar, Arrasate eta Bergara artean autobusa antolatuko da bertara hurbiltzeko, interesa duenak izen ematea zabalik dago.

     

    BAZKARIKO XEHETASUNAK:

    Bazkari txartelaren prezioa 20€-koa da.

    Menua: Paella, oilaskoa eta solomoa, postrea, kafea + Kopa + Erromeria.

    Izen ematea: Jardunen maiatzaren 22 baino lehen.

     

     

     

      

  • BERRIKETANEKOAK GATZAGAN  

    2009-05-18 07:59

    berriketan

    GATZAGARA IRTEERA

    Maiatzaren 16an, larunbata, Gatzaga aldera joan ginen Arrasateko Zahar berrikin batera Bergarako berbalagunak. Guztira Bergaratik 11 lagunek hartu genuen parte. Oso irteera interesgarria izan zen, alde batetik, mendian zehar egin genuen ibilbideagatik eta bestetik Gatz museoa ikusteko aukera paregabea izan baikenuen. Kotxeekin Gure Ametsa jatetxeraino joan ginen, bertan zeuden Gatzagako gia eta Arrasateko Zahar berrikoak gure zain. Kotxeak bertan laga eta Hiru Erreketara hurbildu ginen, hau da, 3 erreka batzen diren tokira. Besteak beste, Deba erreka. Ondoren baserrietatik barna Dorletako ermitara heldu ginen. Ederra benetan! ibilbidea jarraituz Gatz museoa ikusi, bokata jan eta  kotxeetara hurbildu ginen.  Historia, natura eta gatzaren gorabehera inguruan zerbait ikasi genuen. Benetan merezi izan du hain gertu eta batzuetan hain urrun geratzen zaizkigun leku ederra ezagutzea.

     

  • Maiatzak 23: mendi ibilaldia  

    2009-05-18 07:44

    mintzakide

    15. BULETINA HEMEN IKUSGAI (Klikatu)


    Maiatzaren 23an, larunbata, Araiatik Aratz mendira eginen dugu ibilaldia. Ibilaldi honetara Euskal Herriko beste Mintzapraktika egitasmoetako partaideak ere gonbidatuta daude.

    Ordua: Goizeko 08:45ean Iruñeko zezentegietako (Corralillos) aparkalekuan.

    Kotxez joanen gara.

    Izena emateko 948 96 05 16 telefonoan edo mintzakide@topagunea.com helbidean.

    Argazkia: Egizu

     

    MINTZA EGUNA:

     

    Ekainaren 6an ospatuko dugu Gasteizen.

    EGITARAUA:

    11:00etan Ongi etorria eta hamaiketakoa Matxete plazan

    12:00etan Ibilaldi gidatua.

    13:30ean Kalejira

    14:00etan Bazkaria Landatxon

    15:30ean Sari banaketa

    16:00etan Erromeria Erdizka Lauetan taldearekin.

    Iruñetik trenez joatea proposatzen dugu. Dena dela, autobus bat ateratzeko adina jendek izena ematen baldin badu bat alokatuko genuke.

    Iruñetik atera: 09:00ak aldera.

    Itzulera: 19:00ak aldera.

    Hau zehaztuko genuke izena ematen duen jendearen artean.


    BAZKARI TXARTELAK:

    Bazkari txartelak 20 euroan maiatzaren 25 arte lortu ahal izanen dira Euskadiko Kutxako 3035 0139 75 1390024599 kontu korronte zenbakian diru-sarrera bat eginez, ondoren deitu edo mezu bat utzi gure telefono zenbakietan edo idatzi e-posta bat mintzakide@topagunea.com helbidera.



    Agendatxoa:

    Larunbata, maiatzak 23, DENOK GILTZARRI JARDUNALDIAK -Karrikirik antolatuak. Goizeko 10etan,Eusko Kultur Mintegian-Arrotxapean.

     

    Maiatzaren 20an,asteazkenean, KEMEN LERTXUNDI ZUZENEAN 20:30ean Erraldoien Txokoan-(KANTU ETA HITZA)

  • IV. Mintzaeguna, Gasteizen  

    2009-05-15 13:21

    Agenda Bilbon

    Ekainaren 6an, denok Gasteizera. Apunta zaitezte, lehenbailehen.
    Mintza Eguna, mingaina dantzatzen dugunon eguna. Laugarrenez ospatuko da Mintza Eguna aurten, non eta Gasteizen. Mintzapraktika egitasmoetan parte hartzen duten milaka lagunei eskainitako eguna da, uda aurretik Topaguneak, Euskara Elkarteen Federazioak, antolatzen duen bilkura handia, Euskal Herri osoko Mintzalagun, Berbalagun, solaskide, Mintzakideak elkartzeko eguna. Ekainaren 6an Gasteiz mingainak dantzatzen jarriko ditugu eta Euskal Herriko mingain dantzazaleak gonbidatuak daude.

    Eskuorria Eskuorria

    Egitaraua:
    Esan dugun bezalaxe, Mintza Egunaren laugarren edizioa Gasteizen egingo dugu,
    ekainaren 6an, larunbata. Egun pasa ederra, Arabako hiriburuko txokoak eta
    historia hobeto ezagutzeko, eta mingainak dantzan ere jartzeko aukera izango
    dute bertaratzen direnek. Hona hemen egitarau zehatza:
    § 11:00etan: Ongi etorria eta hamaiketakoa Matxete plazan
    § 12:00etan Ibilaldi gidatua, Gasteiz ezagutzen.
    § 13:30ean Kalejira: Alde Zaharretik eta Landatxoraino.
    § 14:00etan Bazkaria Landatxon.
    § 15:30ean Sari banaketa.
    § 16:00etan Erromeria Erdizka Lauetan taldeak gidatua.
    Bazkalostean: Sari banaketa. Aurten ere, laugarrenez, mintzapraktika egitasmoen bilakaeran parte hartze eta garrantzia berezia izan duten hainbat erakunde eta lagun sarituko ditugu. Ondoren, jakina, kantuan, dantzan eta, nola ez, mintzapraktikan ere aritzeko aukera egongo da, Erdizka Lauetan taldearekin.

  • Hurrengo Saio Osagarriak eta aste honetako agenda  

    2009-05-11 11:05

    mintzakide - mintzakide

    Maiatzaren 23an mendi irteera bat antolatu dugu Araiatik Aratz mendira, ibilaldi honetara Euskal Herriko beste Mintzapraktika egitasmoetako lagunak ere joanen dira.

     

    ARAIA-ARATZ MENDI IBILBIDEA

    Maiatzaren 23an, larunbata

    Goizeko 08:45ean Iruñeko Zezentegietan aparkalekuan (Corralillos)

     

    Izen ematea: maiatzaren 21a baino lehenago 948 96 05 16 / 664 49 65 09 telefono zenbakietara deituta edo mintzakide@topagunea.com helbidera idatziz.

     

    Ekainaren 6an Mintza Eguna ospatuko da Gasteizen.

     

    EGITARAUA:

    11:00etan Ongi etorria eta hamaiketakoa Matxete plazan

    12:00etan Ibilaldi gidatua

    13:30ean Kalejira

    14:00etan Bazkaria Landatxon

    15:30ean Sari banaketa

    16:00etan Erromeria Erdizka Lauetan taldearekin.

     

    Iruñetik trenez joatea proposatzen dugu. Dena dela, autobus bat ateratzeko adina jendek izena ematen baldin badu bat alokatuko genuke.

    Iruñetik atera: 09:00ak aldera.

    Itzulera: 19:00ak aldera.

    Hau zehaztuko genuke izena ematen duen jendearen artean.

     

    BAZKARI TXARTELAK:

    Bazkari txartelak 20 euroan maiatzaren 25 arte lortu ahal izanen dira Euskadiko Kutxako 3035 0139 75 1390024599 kontu korronte zenbakian diru-sarrera bat eginez, ondoren deitu edo mezu bat utzi gure telefono zenbakietan edo idatzi e-posta bat mintzakide@topagunea.com helbidera.


    Aste honetako agenda:

    Zabaldiko Euskararen Astea:


    Maiatzaren 13a, asteazkena, hitzaldia: ZER EZKUTATZEN DA AHT-REN ATZEAN?       
    Maiatzaren 14a, osteguna: "ILUNPETIK".Mariano Agudo eta Julio Sanchez Veigaren dokumentala.
    Turkiar estatuak ezarritako zapalkuntza Kurdistanen XX. eta XXI. mendeetan.
    Maiatzaren 15a, ostirala: HIP-HOPEROEN eta BERTSOLARIEN arteko lehia mundiala.
    RPV hip hop taldea eta  Oskar Estanga eta Julio Soto bertsolarien eskutik.
    Ekitaldi g
    uztiak ARRATSALDEKO 8etan izango dira.


    Balerdi Erdi: Asteartea, maiatzak 12 Onki Xin tabernan.

    Lourdes Iriondoren omenezko kantaldia maiatzaren 15, ostirala Antsoaingo Antzokian.

  • Mintza eguna  

    2009-05-11 09:17

    zaharberri - antolatuta

      

    Arabak ongi etorri beroa eman die Euskal Herriko berba lagun guztiei.

    Arabako eta EAEko hiriburuak besoak zabalik hartu zituen atzokoan  Euskal Herriko bazter guztietatik Mintza Eguna ospatzera bertaratu ziren mintzalagun, berbalagun, mintzakide eta abarrak eta, eguraldiak eguna hondatuko zuen beldurra baldin bazegoen ere, azkenena egun-pasa gozoa egin ahal izan zuten mintzapraktika egitasmoetako partaideek, hori bai, aterkia beti prest, badaezpada ere. Argazkian ezkerretik eskumara agertzen dira Arrasatik joan ziren berbalagunak: Lorea, Nagore, Bittor eta  Joxe Mari. Oso ondo pasatu zuten, asko jan eta dantzan ere asko egin zutela esan digute.
  • sar zaitez jolastera  

    2009-05-06 09:54

    zaharberri


    Nola du izena baserriko tresna honek?

    Sar zaitez jolasteran parte hartu duzuenon artean gehienok ongi erantzun duzue, erantzun zuzena txarrantxa da; beraz, guztiok zoriondu nahi zaituztegu. Dena den, aipamen berezia zor diogu, Zahar Berriko web-orrian sartu eta bertan erantzuna eman duzuenoi! Ea hurrengoan beste batzuk ere ohitura horri ekiten diozuen!

    Beti bezala, erantzun egokia eman eta zozketatutakoen artean irabazle bakarra dago, oraingoan Jabier Gotazar tokatu zaio saria! Zorionak!

  • Mendi irteera bateratua  

    2009-05-06 09:31

    zaharberri - antolatua


    ARAIA-ARATZ MENDI IBILBIDEA

    Maiatzaren 23an, larunbata

    Goizeko 10:00etan Araiako Ajuria fabrikan.


       Topaguneko Mintzapraktika sailak lehenengoz mendi irteera bateratu bat antolatu du Euskal Herriko mintzapraktika egitasmoetan parte hartzen duten berbalagun, mintzakide, mintzalagun, solaskide guztientzat. Bertan,  elkar ezagutu eta egun pasa ederra egiteko parada ezin hobea izango dugu.

             Mintzapraktika egitasmoek ohiko saioez gain, saio osagarriak antolatzen dituzte, saio osagarri hauen xedea euskarazko HARREMAN SAREAK sortzea da gustuko ekintzak eginez, mendi ibilaldiak, literatur solasaldiak, museotara bisitaldiak, afariak...

             Mintzapraktika proiektu asko dira mendi irteerak antolatzen dituztenak, horiek guztiak egun batez ibilaldi bat elkarrekin egitea da gure helburua.

             Oinak arin eta mingainak dantzan!

    Arrasatetik joango garenentzat irteera ordua 8:30ean izango da. Zahar berriko teknikaria prest agertzen da automobila eramateko.


    Izen-emateak:

  • Aste honetako agenda  

    2009-05-04 09:28

    mintzakide - tafalla

    Maiatzaren 7an, osteguna, Dantza Tailerra (egun batekoa) AEK-ko Irrintzi euskaltegian. Ordutegiak hauek izanen dira: 10:45, 17:30, 21:00.

     

    Maiatzak 9, larunbata, Burlatan Kantuz, 12:00etan Burlatako Elizako plazan.

     

    Aste osoan zehar “Munduari bira doan” pelikula Golem-Morean ikusteko aukera izanen dugu.

     

    Honez gain, Topaguneko Mintzapraktika sailak Mendi irteera bateratu bat antolatu du maiatzaren 23an, larunbata, Araiatik Aratz mendira. Iruñea eta Tafallako Mintzakidetik joateko proposamena luzatzen dizuegu.


  • Iruñeko Hizkuntz Eskolaren Kultur Astea  

    2009-04-27 10:01

    mintzakide - tafalla

    Iruñeko Hizkuntz Eskolak 4. urtez antolatu du Kultur Astea.

    Hona hemen egitarauaren zati bat:

    Astelehena 27:

    Diaporama:

    “Illimani: Bolibiako izpiak eta hizkiak”

    Amets Arzallus eta Txomin Txueka.

    20:00etan.

     

    Asteartea 28:

    Asisko Urmenetaren blablaldi farsantea

    “Ikasle jendea: Animaleko katalogoa”

    17:00etan

     

    Asteazkena 29:

    “Bidaia intimoak” dokumentala.

    17:00etan

     

    Bertso Saioa (Euskara ikasleentzat bereziki prestatutakoa)

    Xabier Paya

    Jon Maia

    Uxue Alberdi

    20:00etan

     

    Osteguna 30:

    Mikel Laboari omenaldia

    Dokumental laburra: Imanol Uriberen “Haika mutil”

    Kantaldia:

    Anari, Carles Belda, Judit Montero, Maddi Oihenart, Xabier Erkizia, Xabi Strubell, Gartxot, Arkaitz Miner, Eñaut Elorrieta, Juantxo Zeberio, Nerea Olaxa, Oreka TX

    19:00etan. Gonbidapenak Hizkuntz Eskolako atezaintzan eskatu behar dira.

     

     

    Honez gain, Txantreako Euskaldunon Biltoki elkarteak, festak direla eta Bertso Saioa antolatu du, bertan Lizaso eta Peñagarikano egonen dira bertsotan.

    21:30ean.

  • Leintz Gatzagako Gatz museoaren bisita eta Hiruerreketa ibilaldia  

    2009-04-24 14:35

    zaharberri - bukaerako

    Leintz Gatzagako Gatz museoa bisitatzeko txangoa antolatu du Zahar Berrik maiatzaren 16rako. Jarraian azalduko zaizue egitaraua:

    - 9:10ean Abaroatik irteera, automobila beharko dira joan ahal izateko.

    - 9:30ean Marisan, Gure Ametsa tabernaren ondoan elkartuko gara bertako gidarekin. Bertatik Hiruerreketara irteera hasiko da. Hiruerreketa, Deba errekaren jaiotza ikusten den ibilbidea eta Isuskitzakoa, trenak egiten zuen ibilbidea dira.

    - 11:00etan hamaiketakoa egiteko tartea, txangorako jana norberak eraman beharko du. Ondoren 12:30ean museoa bisitatu eta bazkaltzeko etxera buelta.

    Animatu zaitezte!

  • GURASOLAGUN EGITASMOA  

    2009-04-08 15:11

    zaharberri - apirila-maiatza

    Gurasolagun egitasmoa 

    Arrasateko gurasoen artean euskararen erabilera
    bultzatzeko mintzapraktika egitasmoa. 
     
    Guraso eta seme alaben arteko transmisioa euskarazkoa izatea ahalbidetzen du.
     
     Nola funtzionatzen du?
    • -Astean ordu beteko konpromisoa hartuz
    • Ordutegi librea
    • Umeentzako zaintza zerbitzua eskainiko da  eskaeren arabera
    • -Doakoa da

     Parte hartzeko baldintzak                   

    •  Euskaraz komunikatzeko oinarrizko   gaitasuna izatea.
    • ØAstean behin taldekideekin biltzeko konpromisoa hartzea

     

     

     

  • sar zaitez blogera  

    2009-03-17 15:21

    zaharberri

    Nola du izena baserriko tresna honek?

    Zertarako balio du?

    Erantzuna betetzeko, sartu zure datuak hurrengo taulan.Izena eta erantzuna emanez. Hamar pertsonen erantzuna lortzen denean, zozketa baten parte hartuko duzue.Eta ikasturte amaieran irabazleak saria jasoko du.


  • Asteburuan Aramaioko Irurrieta sagardotegira  

    2009-03-13 15:07

    zaharberri - irabazlea

    Aramaiora, sagardotegira:

    Otsailak 13, Sagardotegira joan zinetenen artean sari baten zozketa egin da.

    Irabazleak Aramaioko sagardotegira joateko bi txartel lortuko ditu.

                            


                         Zenbakia saritua 58 da.

     943 77 12 28ra dei eginez emango zaizue sariaren berri zehatzagoa. Sagardotegiko helbidea: Arraga auzoa, Iturrieta baserria, Tel.: 945 445 385

  • SAGARDOTEGIRA IRTEERA  

    2009-02-25 15:10

    berriketan

               

    Joan zen otsailaren 15ean Añota sagardotegiko irteera hau bost elkartek batera egin genuen: Bergara eta Arrasateko udal euskaltegia, Zaharberri, AEK eta Berriketan. Denera 84 pertsona joan ginen. Bapo afaldu ondoren txotx eginaz batera kantuak abesten ibili ginen majo. Beno, ea hurrengoan animatzen zareten!

     

  • Berbetan lehiaketa  

    2009-02-23 17:09

    zaharberri - baserriko

    Parte hartu Berbetaneko        lehiaketan:

       

       Zertarako balio du aintzinako baserriko tresna honek?bidali zure erantzuna helbide honetara:

    zaharberri@aedelkartea.com

    Eta nahi baduzu ikusi goiko galderaren erantzuna web orri honetan:

    http://esculturaurbana.com/paginas/basn006.htm

  • MIRANDAOLAKO BURDINOLARA IRTEERA  

    2008-11-28 14:21

    berriketan

    Joan zen larunbatean, hau da, azaroaren 22an,  Mirandaolako Euskal Burdinaren Museoa ikusteko irteera egin genuen. Bergaratik 15 lagun inguruk hartu zuten parte. Hotza pasatu arren, oso irteera interesgarria izan zen. Lehenengo museoan bueltatxo bat eman zuten eta ondoren burdinolara hurbildu ginen. Bertan, burdinola martxan ikusi ez arren, funtzionamendua oso ondo argitzen zituzten ikus-entzunezkoak ikusi genituen. Gero, honen ondoan dagoen ermita berriztua ikusteko aukera ere izan genuen. Benetan merezi izan du gure arbasoek utzitako altxorra bisitatzea, gure historiaren zati garrantzitsu bat baita. 

  • MINTZAPRAKTIKA INTERNETEN  

    2008-11-28 14:17

    berriketan

    INTERNETEN BIDEZ MINTZAPRAKTIKA?

    Bai noski!! Hori da webgune honek eskaintzen duen zerbitzuetako bat. Nonahi bizi zarela ere, euskaraz mintzatu, harreman sareak zabaldu , lagun berriak egin, aisialdia aberastu…Etxetik bertatik, Zangozan, Erroman, Kuban edo Australian bizi diren euskaldunekin harremanetan jarri eta euskal hizkuntza komunitate birtuala zabaltzen lagundu. Hori dena egin dezakezu programa honetan parte hartuz.

    Nola egin? Orrialde nagusian, ezker aldeko zutabean, e-mintzapraktika atalean, Skype sakatu. Hor topatuko dituzu azalpenak. Sartu eta ikusiko duzu zer erraza den! Hortik aurrera…

  • BERRIKETAN EGITASMOAK LAGUNTZAILEAK BEHAR DITU  

    2008-10-15 08:49

    berriketan

     

    BERRIKETAN egitasmorako izena emateko kanpainan jende askok eman du izena, batik bat, euskaldun berriak; hau da, euskara ikasi arren euren maila hobetu nahi dutenak edota euren inguruan euskaraz berba egiteko aukera gutxi daukatenak. Baina horiei laguntzeko, euskaraz berba egiten dutenen kolaborazioa behar da; ez da titulurik behar, euskaraz natural berba egitea eta astean ordubetez euskara praktikatzeko premia duten bi lagunekin elkartzeko prest egotea da behar den bakarra.

     

    Parte hartu nahi duenak proposatzen du zein egunetan, zein ordutan eta zein egoeratan (zerbait hartzen, paseatzen, erosketak elkarrekin eginez...) elkartu nahi duen eta bizpahiru laguneko taldetxoak osatutakoan, elkartu eta berriketan egitea da proiektuaren oinarria. Proiektu honetan parte hartzeko interesatuta bazaude, Jardun Euskara elkartera deitu (943 760819 edo 763661) eta emango dizkizugu nahi dituzun argibideak.

     

    Mila esker.

     

     

  • BERRIKETAN EGITASMOA BERRIZ ERE MARTXAN  

    2008-09-08 13:33

    berriketan

    Aupa lagunok!

    Berriketan euskaldun zahar eta berriak elkartzeko egitasmoa abian jarriko da aurten ere. Helburua euskararen erabilera bultzatu eta zabaltzea da, lagun euskaldunak eskainiz; euskara ikasten ari direnei, ikasi dutenei edo hitz egiteko aukera gutxi dutenei.

    Euskaldun zaharren artean jende gaztea, adinekoa... denetarik dago, modu zuzenean euskara bultzatu eta euskaldun berriei laguntzeko gertu dagoena.

    Baldintza bakarra hauxe da: astean ordubetez elkartzea euskaldun zahar eta berriak: paseatzera joateko, kafetxoa hartzeko, kirola egiteko ... Horrez gain, ikasturtean zehar ekintza bereziak ere egiten ditugu.: kultura irteerak, mendi irteerak, afariak...

    Egitasmoan parte hartzeko interesa duenak deitu edo jarri harremanetan Bergarako Jardun euskara elkartearekin.

    Anima zaitez!

    BERRIKETAN

    JARDUN EUSKARA ELKARTEA

    Errotalde jauregia, z/g

    Tel. 943763661 - Maitane

     

  • AMAIERA EZIN HOBEA IKASTURTEARI!  

    2008-07-03 08:12

    berriketan

    Ekainak 27an eman genion bukaera 2007/2008 ikasturteari. Ohikoa den bezala agurtzeko afari bat egin genuen.

    Afaltzera joan aurretik, Katamalo ikusten egon ginen Espoloian. Handik trago bat hartzera, eta jarraian afaltzera. 22 lagun joan ginen, Zuhaiztin afaldu genuen.

    Oso giro polita egon zen afarian!!

    ESKERRIK ASKO GUZTIOI eta HURRENGO IKASTURTERA ARTE!!

    ONDO PASA OPORRAK!!

  • KURTSO AMAIERAKO AFARIA  

    2008-06-25 08:57

    berriketan

    Iada iritsi gara kurtso amaierara. Honekin batera, urtero lez, azken afaria egingo dugu, ekainaren 27an, Zuhaiztin.

    19etan elkartuko gara Plazan, trago pare bat hartu eta afaltzera joango gara!

    Afari honekin agurtuko dugu ikasturte honetako Berriketan proiektua. Irailean berriz ikusiko dugu elkar!!

    Ondo pasa.

  • MINTZA EGUNA , GIRO EZIN HOBEAN  

    2008-06-17 14:27

    berriketan

    Joan den larunbatean izan zen Mintza Eguna, aurtengo honetan Getxon ospatu da.

    Eguraldia lagun izan genuen egun osoan zehar. Goizean Getxoko paraje ederrak ezagutu genituen, trikitilari eta "batukada" talde bat izan genituen giroa alaitzen.

    Metroan ere ibili ginen, izan ere, bazkaria Getxoko beste auzo baten zen, eta bertara joateko modurik egokiena metroa hartzea zen; dena prest zeukaten, bi txandatan joan ginen Areatzara.

    Bazkal ondoren "Patxi eta Konpainia" egon ziren. Jende asko animatu zen dantzara.

    Giro ezin hobean ibili ginen!!!!!

                       

                          

     

  • Helbidea aldatu dugu  

    2008-03-13 17:43

    berbalea

    Helbidea aldatu dugu. Hemendik aurrera, Lea-Artibaiko Berbalagunen berri izateko, klikatu hemen
     www.lea-artibaikoberbalagunak.blogspot.com
  • I. HITZA EGUNA  

    2007-06-21 21:10

    KORRIKA 15. HELDU!!!

    AULESTIA, EKAINAK 17

     

     

    Oso egun berezia ospatu zen gure eskualdean ekainaren 17an. Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzaren eguna. Eskualde eta Mutrikuko euskarazko egunkaria, hemen gertatzen denaren berri ematen diguna, arlo guztietan: politika, ekonomia, kultura, kirola, gizartea, udalen informazioa... Elkarren berri izatea ahalbidetzen diguna, herritarron nahi eta iritziei lekua ematen diguna, kohesioa ematen diguna... Eta hau guztiau EUSKARAZ. Ez da egunkari soil bat, herritar askok gurea balitz bezala ikusten baitugu. Euskaraz irakurtzeko ohitura ez daukanak ere, HITZA irakurtzen du. Harpidedunak ez direnek ere irakurtzen dute!

     

    Horregatik herritar guztiok parte hartu zuten HITZA egunean, elkarlanean. Ekitaldiak antolatzen, txosnetan lan egiten, bazkari herrikoi erraldoia prestatzen, herria atontzen... Dena helburu batekin: HITZAri laguntzea.

     

    Berbalagunekoak ere han izan ginen; jarraian ikus daiteke zelan pasatu genuen. Ez dago gehiagorik esateko: hitz gutxiago beraz, eta HITZA gehiago!

     

     

  • KORRIKA 15 LEA ARTIBAIN  

    2007-05-22 07:59

    berbalea

     

    Korrika 15 gure eskualdetik pasatu zen martxoaren 25ean, igande baten. Nahiz eta hotza eta euria egin, milaka lea-artibaitarrak errepideetara atera ziren, korrika eginez euskarari bultzada emateko. Hala ibili ziren aldapatik gora eta behera, Ondarroan lehendabizi, gero Markina-Xemein; Aulestirako bidean, Santa Eufemia mendatea zeharkatuz; Gizaburuaga, Amoroto, eta azkenean Lekeitiotik agurtu zuen Korrikak Lea- Artibai eskualdea.

    Berbalagunak ere han egon ziren, eta lekukoa hartzeko aukera ere izan zuten: Ondarroan eta Markinan, euskaldun zahar zein berriek Korrikari ekin zioten, egunero euskarari ekiten dioten modura: ilusioz eta gogoz, hemengo zein urrunetik etorritako euskaldunak. Amurizatarren mezuak esan zuen bezala, EUSKALDUNAK GARA, EZ EUSKAL HERRIAN BIZI GARELAKO, EUSKARAZ BIZI GARELAKO BAIZIK.

    Euskara bizi da, biziko da, eta hemen agertzen dira euskarak bizirauteko lan gogorra egiten ari direnak. Animo! Korrika bi urtean behin pasatzen bada ere, egunero HELDU behar diogu euskarari.

    Ndiomba testigua hartu baino lehen  

    alassane korrika itxaroten

    Markina-Xemeinen, Korrika heldu baino lehen, barre batzuk botatzen.

    korrikako petoa

     Zertan ibiliko dira hain kontzentratuta?

    errepasua egiten

    Aaaaaaa...! Ariketei errepasoa ematen ari dira! ????Tongue out

    denok itxoten

    Denok familiako erretraturako wapo wapo ipinita.

    denok itxoten

    Eta batekin nahiko ez balitz, hemen beste bat.

    testigua hartzen markinan

    HELDU lekukoari eta euskarazko ariketei!!!

    testigua hartzen markinan 1 bagoaz!

    Bagoaz Markinan zehar, noraino helduko ote gara?

     

  • Euskara erabileraren emaitzak  

    2007-03-06 10:33

    berbalea

    Soziolinguistika Klusterrak 2006ko urrian burutu zuen euskararen erabileraren neurketa. Aurreko neurketa 2001ekoa da. 2007ko Otsailaren 22an egin zen aurkezpena, Kultur Etxeko Azkue aretoan. Hemen jasotako datu esanguratsuenak agertuko dira soilik. Edozein galdera edo kezka baldin badaukazue, ipini zaitezte gurekin harremanetan. Udaletxean ere neurketaren emaitzak jaso ditzakezue.

    Neurketa honetan jasotakoaren arabera, Lekeition euskararen kale erabilera %63,6 da (kalean neurtu diren 100 elkarrizketetatik, 64 euskaraz izan dira eta gainerakoak erderaz).

    erabileraren bilakaeraerabileraren bilakaera 2001 2006

    Lehen bi grafiko hauetan, ikusten den bezala, Lekeition euskararen erabilera pixkanaka-pixkanaka jaisten doa.

    bilakaera adin taldeka

    Adin taldeei dagokionez, euskara gehien erabiltzen dutenak haurrak dira. Helduak, aldiz, gutxien erabiltzen dutenak dira. Eta adin-talde guztietan jaitsiera ikus daiteke.

    adin talde berekoen bilakaerahaurren eragina

    Haurrak aurrean direla, erabilera igotzen da. Orduan, zergatik ez eurak ez daudenean? Aspaldi esaten zen esaera "Txakurrari eta umeei bakarrik" egia ote?

    ezagutza 2001

    Hemen ikus daiteke Lekeition dagoen euskararen ezagutza. Oso altua, Euskal Herriko altuenetarikoa.

    espero daitekeen erabilera

    Euskararen ezagutza kontuan harturik, erabilera oso altua ere espero liteke. Baina errealitateak beste gauza bat erakusten digu

    erabileraren konparaketa

    erabileraren konparaketa EH

     Azken bi grafiko hauetan, eskualdeko zein kanpoko herriekin konparaketa bat egiten da. Datuak hemen daude, eta nahiko esanguratsuak dira. Halere, datu hotzez aparte, galdera zera da: ZERGATIK? Eta batez ere, ZER EGIN DEZAKEGU HONEN AURREAN? Ba al daude arrazoiak arduratzeko?

     

  • 2007.urtean, egin zaitez Berbalaguna!  

    2007-03-06 09:03

    berbalea

    2007ko kartela

     

    Berbalagun egitasmoa iazko maiatzean hasi zen martxan gure eskualdean. Jarraian ikusi daitezke orain arte egindakoaren adibideak. Badaude eskualdeko zenbait biztanlek dagoeneko izena eman dutena egitasmoan: euskaldun zaharrak, euskara erabiltzera ohitu nahi diren euskara ikasleak zein euskararekin lehen kontaktua soilik izan dutenak. Denontzako baita Berbalagun egitasmoa.

    Lortu nahi diren helburuak, partaideen arabera izango dira beraz: euskaldun berrientzako, euskara erabiltzera ohitzea eta hitz-jarioa areagotzea; oraindik inolako ezagutza daukatenentzat, euskararekiko lehen kontaktua erraztea eta ikaste prozesuan murgiltzea, euskara klaseak eta erabilera uztartuz; eta euskaldun zaharrentzako, gure hizkuntzaren aldeko hartu beharreko konpromisoaz ohartzea, eta honen bidetik, euskara ikasi nahi dutenei laguntzea.

    Parte hartzea oso sinplea da: izena eman eta guk kide edo taldea topatuko dizkizugu. Denok daukagu zer eman eta zer jaso. Berbalagunaren bidez bi pertsona (edo gehiago) ezezagun euskaraz hitz egiten hasten dira, baina horrez gain, bestelako mundu bat ezagutzeko aukera sortzen da, euskaldun berri zein zaharrentzako.

    Anima zaitezte euskararen bidez mundua ezagutzera!